Asier Gallastegi, aholkulari sistemikoa, trebatzailea eta coach-a Korapilatzenen, bere iritzi eman digu azaroaren 15ean, Bilboko Guggenheimen ospatu zen «Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan» jardunaldiari buruz. 

1- Zure iritzia jardunaldiari buruz

Niretzat jardunaldia elkartzeko modua izan zen. Egindako ekarpenak bata bestearen osagarriak izan ziren eta mezuak ekintzara jo zuen. Asmatu egin zuten ikuspuntu praktikoa emanez; martxan dauden ekimenak ezagutu, partekatzen ditugun erronkak, nazioarteko eta bertako proposamenak. Agian, faltan bota nuen adineko pertsonen ikuspuntua proiektuetan. 

2- Zure iritzia Euskadi Lagunkoiari buruz

Uste dut hitzak garrantzitsuak direla eta ekimen honek adineko pertsonen artean eremu lagunkoiak sortzean oinarritzen da. Uste dut hau dela gu deituak gaudena. Ezin dugu errealitatea aldatu, esperientzia positiboak dauzkaten eremuak bata bestearekin lotzen ez baditugu. Errealitatea garatu ditzazkegun potentzialitateeak bultzatuz eraikitzen da, hiritarrengadik sortzen diren esperientziak geroz eta indartsuagoak eta zabalagoan eginez. 

3-Euskadirako gomendatuko zenukeen praktika on bat

Jardunaldian edade ezberdinetako pertsonen artean sortzen diren eremuez hitz egin genuen, gailu elektrikoen konponketa egiten direnean adibidez "Repair Cafe" antzekoak, "Ganchillo social" bezalako tailerrak, elkartzeko balio dutenak eta auzoen birsortzea eragiten dutenak hirietako artea kontuan hartuz. Baita, 3Dan eginiko gailuetan, mekartuan aurkitu ezin ditzazkegun tresnak sortzeko balio dutenak. 

  • “Ingurune fisikoak eta sozialak erabakigarriak dira pertsonak osasuntsu, independente eta autonomo egoteko zahartzaroan”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “adinekoetara egokitzen diren hiriak eta erkidegoak egitea herritarren zahartzeari erantzuteko tokiko plangintza politiko eraginkorrenetakoa da”.

Artolazabalek, gaur goizean, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran hitz egin du; bertan, Eusko Jaurlaritzak adinekoak ahalduntzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko martxan duen Euskadi Lagunkoia programaren garapena azaldu du.

Zarauzko herritarrak eta udala erabat murgilduta daude "Zarautz Lagunkoia" aurrera eramaten. Hainbat hilabetetako lanaren ondoren, diagnosiaren aurkezpena egin berri dute eta bilera berdinean herritarren ekintzak lehenetsi dituzte. 

Uda aurretik Azkoitiko etxeetan banatutako 5.500 inkestetatik, 591 jaso dira beteta. Galdeketa martxan jarri zen helburu batekin. Alegia, jakite aldera zenbateraino den Azkoitia herri lagunkoia pertsona nagusientzat. Proiektuak bilatzen duena da diagnosia egitea lanean bide zuzenetik jarraitu ahal izateko, herri lagunkoia eraikitzeko, zahartzaro aktiboa eta partaidetza sustatuz.

Emaitzak alde batera utziz, sustatzaileen ustez partaidetza altua izan da eta euren eskerrik onena helarazi nahi die galderei erantzuteko denbora hartuz, parte hartu duten herritar guztiei.

Ibilbide seguruak  "Activa tu barrio" ekimenaren barruan sartzen dira, adineko pertsonen autonomian eragin zuzena duena. Ekimen honekin auzoetako leku garrantzitsuenetara ziurtasunez joan daitezke. Gainera, kirola egiteko balio duten zirkuituak dira. 

Urretxuko lantaldea azaroaren 23an, osteguna, elkartu zen Gizarte eta Osasun zerbitzuei buruz erreflexio amankomun bat burutzeko.

Hurrengo bilera abenduaren 21ean egingo dute, diagnosiaren azken gaiak lantzeko.

Zestoako lantaldea azaroaren 22an, asteazkena, elkartu zen berriro ere diagnosiarekin aurrera jarraitzeko. 2017ko urtea bukatutzat eman dute eta hurrengo bilera datorren urteko urtarrilean izango dute.

Azaroaren 15ean, Guggenheim museoko auditorioak ekitaldi berezia ospatu zuen. Europatik etorritako profesionalek euren herrialdeetan aurrera ateratzen ari diren praktika onen berri eman ziguten. Horien artean Euskadi Lagunkoia aurkitzen da, Euskadin geroz eta indar gehiago hartzen ari den ekimena. Zahartze aktiboaren ikur, Euskadiko 50 udalerri atxikita daude dagoneko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila bultzatzen ari den programa honetara. 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ‘Lagunkoitasunari buruzko Europako Jardunbide Egokiak’ jardunaldia inauguratu du, Bilboko Guggenheim Museoko Entzungelan. Bertan nabarmendu du “adinekoei zuzendutako politikak, dagoeneko, beharrizan barik betebehar direla”. Eta “herritarren zahartzeak behar berriak ekarriko dituela, baina baita aukera berriak ere”.

Artolazabalek gogorarazi du “Euskadik munduko gizarte urtetsuenetakoa duela; bertan, bizi-itxaropena, batez beste, 83,4 urtekoa da”. Bizi-itxaropena luzatu egin da azken urteotan, “eta urte gehiago betetzen dituztenen bizi-kalitatea ere hobetu egin da". “Daukagun erronka handia adinekoak ahalik eta bizi-baldintza onenetan bizi ahal izatea da, mendekotasun-egoerarik gabe, ahal den denbora gehien eta behar den erosotasunarekin”, esan du sailburuak.

Horretarako, “euskal erakundeak zahartzen diren pertsonen kolektiboari begira jarri dira, eta gure auzo, udalerri eta hiriak eroso sentitzeko ingurune bilakatzeko mekanismoak sortu dituzte”, esan du Beatriz Artolazabalek. Eusko Jaurlaritzak, 2015-2020 Zahartze Aktiboaren Estrategiaren sustatzaileak, inplikatuta dauden sektore guztiek zahartzerako etorkizun onena eraikitzeko konpromisoa har dezaten bilatzen du, “autonomiaren sustapenean, herritar-talde horren heterogeneotasunaren aitorpenean eta gizarte lagunkoiagoa eta solidarioagoa eraikitzeko eta mantentzeko konpromisoaren eta erantzunkidetasunaren sustapenean oinarritzen den” ikuspegitik.

Esparru horretan, OMEk adinekoei egokitutako inguruneetarako duen Programan oinarrituta, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik Sarearen sustatzailea da; bertan, berrogeita hamar euskal udalek baino gehiagok parte hartzen dute. Lagunkoitasunaren programan, adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira.

“Elkarrekin, adinekoetara egokitutako hiri eta erkidegoak eraikitzea herritarren zahartzeari erantzuteko plangintza politiko eraginkorrenetako bat delako ikuspegia partekatzen dugu”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. “Guk esperientzia eta anbizioa dugu. Nire ustez, jarraitzen ari garen bidea zuzena da, baina kanpora begira jarraitu behar dugu. Beste leku batzuetan egiten ari dena jakin behar dugu”.

Jardunbide egokiak

Zehazki, gaurko Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu duen jardunaldiaren bidez, adinekoekin zerikusia duten Europako eta estatuko esperientziak ezagutu dira, zenbait lekutatik heldu diren profesionalen eskutik, besteak beste, Belgikatik, Erresuma Batutik edo Poloniatik. Hizlarien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: Tine Buffel, Manchesterko Unibertsitateko ikertzailea, zahartzearekin eta urbanizazioarekin lotutako gaietan aditua; Sarah More, nazioarteko proiektuen laguntzailea Erresuma Batuko Alzheimerraren Sozietatean, Dementziaren Lagunak programak garatzen laguntzen die herrialdeei; Sarah Dury, Gizarte Gerontologiako doktorea, Bruselako Unibertsitateko ikerketa-metodologia parte-hartzailean zentratua; Aleksandra Markowska eta Katarzyna Ziemann Gizarte Berrikuntzako Laborategia - Gdynia (Polonia) udalerriko aurrekontu-unitateko zuzendaria eta zuzendariordea; Asier Gallastegi, Eusko Jaurlaritzako aholkulari sistemikoa, prestatzailea eta coacha eta Bherria proiektuaren  sustatzailea; Rocío Cuevas, Associació Salut i Família catalana elkartekoa, Bancs del Temps-en inguruan hitz egingo duena; eta Rosa Jiménez, La Escalera proiektuaren koordinatzailea.

Gainera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak eta Elena del Barrio Euskadi Lagunkoia programaren koordinatzaileak topaketan parte hartu dute.

Irurako lan taldea kalera atera da herriko inguruneak aztertzera. Honekin bukatutzat eman dute diagnsoi fasea eta laster plana zehazten hasiko dira.

Datorren astean, Gasteizko Udalak sustaturiko ekimena eramango da aurrera "Activa tu barrio. Itinerarios seguros". 

Peio López de Munain, Gizarte Politika eta Osasun Publikoko Gasteizko Udaleko Zinegotziak, ekimenaren ardura damarren taldearekin batera, ibilbide hauei hasiera emango diete. Lehenengoa EL PILAR auzoan, azaroak 15, arratsaldeko 5etan, eta bigarrena LANDAZURI auzoan, azaroak 16, arratsaldeko 5etan. 

López de Munainek esan duenaren arabera, "ekimen honen bitartez gure auzoak atseginagoak izaten nahi dugu. Bertan bizi diren pertsona guztiek beraien egunerokotasunean dauzkaten eginbeharrak normaltasunez egin ditzaten, kaleetan arazorik gabe ibiliz".

Eskuorria deskargatu

4 ikastaro egin dira dagoeneko Bizkaiko Barakaldoko herrian "Establezimendu Lagunkoiak" bultzatzeko eta bertako merkatariekin. 

42 establezimenduk daukate jada lagunkoitasunaren zigilua euren denda eta merkatal guneetan, adineko pertsonekiko abegikotasuna azaltzen dutela ziurtatzen dutena. 

Euskadi Lagunkoia zahartze aktiboaren inguruan NBEak antolatutako Lisboako jardunaldietan egongo zen irailaren 20tik 22ra. 

Bertan UNECEko, NBEko, Europako Batzordeko eta Lanaren Nazioarteko Erakundeko (LNE) 56 estatu kideetako zahartza-arloaren arduradunez gainera, hainbat herrialde eta eskualderen ordezkariek eta askotariko erakundetako gizarte-agenteek hartu zuten parte.

Euskadi Lagunkoia ekimena nazioartean azaltzeko helburuarekin, Matia taldeko kideak izan ziren bertan. 

Orain, UNECEk bertan erakutsi ziren proiektuen posterra zabaldu du, Euskadi Lagunkoia bertan agertzen delarik. 

Posterra ikusi