Lide Amilibiak azaldu zuen bezala, “Adineko pertsonei egokitutako hiriak eta komunitateak eraikitzea da biztanleriaren zaharkitzeari erantzuteko planteamendu eraginkorrenetako bat”. Ondoren, “heldu da luzaroko bizitzaren iraultza: baldintza hobetan luzaroago bizitzea dakar, eta horren alde apustu egin behar dugu" gehitu zuen eta "adineko pertsonei egokitutako hiriak eta komunitateak eraikitzea da biztanleriaren zaharkitzeari erantzuteko tokiko planteamendu politiko eraginkorrenetako bat” adierazi zuen. Alde horretatik, Amilibiak garrantzia eman dio EAEko 45ko udalerri biltzen dituen Euskadi Lagunkoia Sareari, munduko lagunkoitasun sare handiena baita, haren helburua izanik herritarren eta sektore publikoaren, pribatu eta sozialaren partaidetza sustatzea eta, hartara, zahartzen diren pertsonentzako bizi ingurune lagungarri bat sustatzea.

‘Euskadi Lagunkoia Sarea’ jardunaldia ekainaren 13an ospatuko dugu, bertan, dagoeneko sarea osatzen duten udalerrietako ordezkariek izango dute hitzordua, biltzen duten lan eta eskarmentuaren berri emateko. Sailburuordearen hitzetan “Udalerri bakoitzak eskarmentu luzea du arlo honetan. Sareak bultzada eman nahi dio lan horri. Esperientziak partekatzeak ateak irekitzen dizkio gure herritarren ongizatearen probetxurako elkartruke eta ikasketarako elkarlanari”, hala azaldu du Amilibiak eta, aldi berean, ez du aukera galdu “beste udalerriei lehenengo eskutik egitasmoa ezagutzera gonbidatzeko”.

Jardunaldia hurrengo asteartean goiz osoz luzatuko da Donostiako Kursaalean. Bertan, tailer metodologikoak eta eztabaida mahaiak egingo dira, udalerriek garatzen dituzten lagunkoitasun politikak ezagutzera emateko, besteak beste.

Euskadi Lagunkoia Sareko udalerrien batzordea

Jardunaldian, bertaratuko diren Euskadi Lagunkoiako talde sustatzaileetako eta udaletako pertsona parte-hartzaileek udalerrien sarea bultzatuko dute, bi helburu aldean ekarrita: egitasmoa gidatzea, hari ikusgaitasuna eta dibulgazioa emanez; gainerako udalerriekin haren garapena partekatzea; esperientzien eta praktika egokien berri elkarri ematea; askotariko udalerrien artean bisitak programatzea; programak martxan jartzeko ideiak sortzea; eta Euskadi Lagunkoiaren barruan garatutako ekintzak eta programak baloratu, jarraipena egin eta ebaluatzea.

Batzorde hori urtean bitan bilduko da, eta egitasmoari gidaritza dinamiko eta berritzailea emateaz arduratuko da, gidaritza horren inguruan herritarren, gizarte-eragileen eta udalen partaidetza biltzeko eta, etengabeko ahaleginean, Euskadi auzo eta udalerri guztietan osasuna eta partaidetza aktiboa bultzatzen duen lurraldea bihurtzeko.

Euskadi Lagunkoia Sarea egun osatzen duten berrogeita bost udalerriak ondorengoak dira: Abadiño; Abanto Zierbena; Alegria-Dulantzi; Amurrio; Antzuola; Añana; Armiñon; Azkoitia; Basauri; Beasain; Berantevilla;Bergara; Bermeo; Bilbao; Campezo/Kanpezu; Donostia-San Sebastián; Durango; Ea; Eibar; Erriberagoitia/Ribera Alta; Eskoriatza; Getxo; Hondarribia; Idiazabal; Igorre; Irun; Iruña Oka; Irura; Kuartango; Lantaron; Larrabetzu; Legazpi; Ordizia; Orio; Ormaiztegi; Santurtzi; Urnieta; Urretxu; Valdegovia/Gaubea; Vitoria-Gasteiz; Zaldibia; Zambrana; Zarautz; Zestoa; eta Zumarraga.

 

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter