•  “Adin guztietarako gizarte jasangarria – UNECE Ministerial Conference on Ageing” biltzarra Portugalgo hiriburuan da
  • 50 herrialdetik gorako ordezkariak Lisboan bilduko dira gaurtik aurrera, zahartzeari buruz eztabaidatzeko, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoaren (UNECE) nazioarteko biltzarrean
  • 36 herrialdetako gobernuak, Europako Batzordeko ordezkariak, Lanaren Nazioarteko Erakundekoak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundekoak, eta Batasuneko herrialde eta eskualdeetakoak
  • Marianne Thyssen Enplegu eta Gizarte Gaietako Europako komisarioak parte hartuko du bihar, ostirala
  • Topaketaren amaieran, UNECEko herrialdeetako ministro eta ordezkariek Lisboako Deklarazioa sinatuko dute. Deklarazioan, zahartzearen alorrean datozen bost urteetarako orientabideak bilduko dira

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako ekimena da, eta esperientzia eta adibide positiboetan oinarrituta adinekoen ongizatea hobetzea du helburu. Bada, ekimena gaurtik aurrera azalduko da, ekintza-eredu gisa, zahartzearen inguruan Lisboan den nazioarteko hitzarmen honetan: “Adin guztietarako gizarte jasangarria” —UNECE (Ministerial Conference on Ageing)—.

Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak nabarmendu du “UNECEk ereduen bere erakusketarako hautatu izatea adinekoentzako arretaren esparruan EAEko ekimenen xehetasunak azaltzen dituzten kartelak, inprimakiak eta pantaila digitala, pertsonen gizarte berriaren eta Europar Batasunak garatzen duen euskarri sozialaren funtsezko alderditzat”.

Eusko Jaurlaritzak jarraitutako ereduak aintzatetsi egiten ditu adinekoen testigantza eta lana, zahartze aktiboaren beharra nabarmenduta eta jardunak 48 udalerritan sustatuta, hiri-eremuak hobetzeko eta adinekoen presentzia eta protagonismo handiagora egokitzeko. Hala, eredu hori erakusgai izango da Lisboako Biltzarrean, Zahartzeari buruzko Biltzar Ministerialaren barruan. Bertan parte hartuko dute hainbat herrialdetako eta GKE eta ikerketako foroetako ordezkaritzek.

Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da Euskadi Lagunkoia. Ekimen hori Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen du, eta adinekoei eta komunitateei lagundu egiten die euren ahalmen guztia garatzen eta gizartean parte hartzen, euren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak eraikitzeko, dituzten beharren, nahien eta gaitasunen arabera; eta, aldi berean, laguntzak, babesa eta segurtasuna ematen dizkie, proiektuaren garapenaren lider bihur daitezen.

 “Lagunkoitasun-programan, adinekoak protagonistak dira ongizatea sortzeko prozesuan. Gure eguneroko bizitzaren mesederako izango da prozesu hori; eta horrek eskatzen du eremu publikoen, herritarren arteko harremanen eta zaintzen transferentzien berreskuratze arrazionalagoa; azken batean, udalerrian eguneroko bizitza zertxobait gizatiarragoa eta guztiontzat gogobetegarriagoa egiten duten gauza txiki guzien berreskuratze arrazionalagoa eskatzen du horrek” adierazi du Lide Amilibiak.

 

Sarea

Egun, Euskadi Lagunkoia Sarea hiru lurraldeetako 47 udalerrik osatzen dute. Egun batzuk barru, Arabako Arraia-Maeztuelkartuko da. Errealitate desberdinak bizi dituzten tamaina guztietako herriek eta hiriek apustu egin dute gizarte-partaidetzako prozesuak sortzearen alde; udalerriaren eskumeneko esparru guztietan aldaketak sartzen laguntzearen alde, bertako herritarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz; eguneroko bizitzan adinekoek dakarten ahalmena baliatzearen alde, ongizate-sortzaile diren heinean; eta Euskal Autonomia Erkidegoan lagunkoitasun-ekimenen sare bat sortzearen alde.

Zahartze aktiboa eta belaunaldi-txandaketa dira Europako gizarte-politikaren helburu nagusietakoak. Hilaren 6an, BerlinenBelaunaldi-txandaketari buruzko biltzarra izan zen. Bertan jorratutako gaien artean zeuden ugalkortasuna baldintzatzen duten faktoreak, familiak eratzeko elementuak eta irizpideak, eta belaunaldien arteko aldaketak.

Holandako Haga hiria, halaber, beste biltzar baten agertoki izango da. Adinekoekiko hiri eta eskualde lagunkoiak (WHO Global Network of Age-friendly Cities and Communities) izango da datorren urriaren 2ko biltzarraren gaia.

 

Iaz, Osasunaren Mundu Erakundeak Euskadi Lagunkoiaren Ondareaprograma aintzatetsi zuen 9 jardunbide egokihoberenen artean, edadismoaren (‘agegism’, ingelesez) edo adinaren ondoriozko bazterkeriaren aurkako borrokan.

Ekainean, Geriatriako eta Gerontologiako Espainiako Sozietateak, era berean, programa hori aintzatetsi du ‘Zahartzearen Irudia - SEGG 2017’ sarirako finalistatzat sailkatuta, adinekoen irudi erreala eta ez-estereotipatua sustatzeagatik. Euskadi Lagunkoiak bultzatutako ekimen hori proiektu dokumental batean datza. Bertan, bideo-formatuan biltzen dira adinekoen esperientziak, Euskal Autonomia Erkidegoaren ondare immateriala eta kulturala transmititzeko helburuarekin.

Mariane Thyssen Europako komisarioak herritarren topaketa batean parte hartuko du bihar Lisboan eta hitzaldi bat emango du. 50 herrialdetako ordezkariak bilduko dira gaurtik aurrera Lisboan, zahartzearen inguruan eztabaidatzeko, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoaren (UNECE) nazioarteko biltzarrean. Bertan izango dira 36 herrialdetako gobernuak, Europako Batzordeko ordezkariak, Lanaren Nazioarteko Erakundekoak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundekoak, eta Batasuneko herrialde eta eskualdeetakoak.

José António Vieira da Silva eta Adalberto Campos ministroek emango diote hasiera biltzarrari, Olga AlgayerovaUNECEko idazkari exekutiboarekin batera. Marcelo Rebelo de Sousa Portugalgo lehendakariak gaur, osteguna, hartuko du parte. Txostengileen artean daude Europarako eta Erdialdeko Asiarako LNEko eskualde-zuzendaria, Heinz Koller; ELGEko Enplegu eta Gizarte Gaietako zuzendaria, Stefano Scarpetta; Irlandako Osasun Mentalerako eta Hirugarren Adinerako Estatuko ministroa, Jim Daly; eta Moldaviako Osasuneko titularra, Stela Grigora.

António Guterres NBEko idazkari nagusiak biltzarrean mezu bat helaraziko du bideoz eta, topaketa amaitzean, UNECEko herrialdeetako ministroek eta ordezkariek Lisboako Deklarazioa sinatuko dute. Deklarazioan, zahartzearen alorrean datozen bost urteetarako orientabideak bilduko dira. Zahartzearen inguruko UNECEren biltzarra bost urtean behin egiten da. Ondorioak Nazio Batuetako Gizarte Garapenerako Batzordean aztertuko dira, New Yorken, 2018ko otsailean.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter