Marian Gerrikabeitiak zuzendutako film hau jende guztiarentzako proiektu bat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi garenean?

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako diputatuak eta Leire Aragón BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak «Nora goaz?» dokumentala aurkeztu dute; filma Marian Gerrikabeitia zuzendariak zuzendu du, eta foru erakundearen eta finantza-entitatearen inplikazio aktiboa izan du.

«Nora goaz» adin guztietako jendearentzat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi garenean? Gainera, helburu garbi bat du: gizartean gogoeta eta sentsibilizazioa sortzea, ikus dadin zahartzarora heltzen direnean pertsonek oraindik ere badutela funtsezko eginkizun garrantzitsu eta aberasgarri bat.

 

Gaur egingo gizartea eraldatzen ari da; errealitate berri bat sortzen ari da, eta biztanleriaren piramidea buruz behera jarri da: Bizkaian, biztanleen 240.000tik gora 65 urtez gorakoak dira, hau da, 5etik 1. EUSTATek emandako datuen arabera, 2050. urterako euskal biztanleen % 38,8 65 urtez gorakoa izango da.

Isabel Sánchez Roblesen esanetan, «Nora goaz?» dokumental honen bidez hesiak apurtu nahi dira, zahartzaroaren inguruko estereotipoak zein jarrerak baldintzatzen dituen irudi bat proiektatzen duten estigmak apurtu nahi dira. Protagonistek zuzenean hitz egiten dute, lehenengo pertsonan, presarik gabe, eta beren esperientzien berri ematen dutenen zabaltasunaz: «Ikasgai magistrala eskaintzen digute, bizitzarako ikasgaia, denok ikasi beharrekoa. Edo hobeto esanda, ikasi baino gure egin beharreko ikasgaia eskaintzen digute». Sánchez Roblesek azpimarratu du beharrezkoa dela hainbat hesi mota apurtu behar direla: mentalak, sozialak, kulturalak... Izan ere, horien arabera, adina ez da bizi-egoera bat; datu kronologiko hutsa da: «Pertsona horiek hesiok apurtu dituzte, eta erakusten digute nora goazen zahartzen garen neurrian» adierazi du.

Bestalde, Leire Aragón BBKren Gizarte Ekintzaren zuzendariak eskertu du film honek zahartzaroa hobeto ulertzeko eskaintzen duen ekarpena: «eskerrik asko, film honek erakusten digulako inoiz ez dela berandu gauza berri batean hasteko, bizitza egunero hasten baita».

Erantzuna duten galderak

Nolakoa da nagusi izatea? Noiz heltzen da zahartzarora? Zer gertatzen da erretiratzen zarenean? Zaila izango da lagunak egitea? Aspertu egingo naiz? Nolakoa izango da nire gorputza? Posiblea al da sexua 91 urterekin? Eta bakarrik geratzen banaiz? Heriotzaren beldur biziko naiz?... Galdera horiek egin zizkion bere buruari Marian Gerrikabeitia kazetari eta zuzendari getxotarra, eta ia hamabi nagusiri egin dizkie. Ondorioz, hainbat erantzun jaso ditu nagusien sexuaz, heriotzaz, itxaropenez... Lehenengo pertsonan kontatutako istorio horiek: «Ez dira bizitzaren aro horretara oraindik heldu ez diren adituak edo ikertzaileak. Presarik gabe eta eskuzabaltasunez beren esperientziak partekatzen dituzten pertsona horiekin izandako elkarrizketa atseginak eta hurbilak dira», Gerrikabeitiaren esanetan.

Fitxa teknikoa

Zuzendaria, gidoigilea eta edizioaren egilea: Marian Gerrikabeitia.

Ekoizlea: TU & YO ekoizpenak, María Vallejo.

Kamera eta errealizazioa: Camilo Sánchez eta Marian Gerrikabeitia.

Audioa: Gorka Díez

Argiak: Oier Ituarte.

Aurrestrenaildia, zineforumak eta jardunaldi bat EHUn

Gizartean gaiari buruzko eztabaida bat sortzeko, «Nora goaz?» filma lurraldeko zenbait lekutan ikusi ahal izango da. Hori dela eta, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluak sustatuta, zineforum batzuk egingo dira Bizkaiko eskualde guztietan. Hona hemen egunak eta lekuak:

urriak 17: Basauri ( Sozial Antzokia)

urriak 19: Gernika (Lizeo Antzokia)

urriak 24: Barakaldo (Barakaldo Antzokia)

urriak 27: Getxo (Getxo Antzokia)

Azaroak 2: Markina (Uhagon Kulturgunea)

Azaroak 3: Durango (San Agustín Kulturgunea)

Era berean, aurreikusita dago EHUn jardunaldi bat egitea, Leioako campusean.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter