Carmelo González Arrieta Barakaldoko de Róntegui farmaziko titularra da. Gaur arratsaldean Nagusi Ferian antolaturiko establezimendu lagunkoiei buruzko mahai-inguruan parte hartuko du

Zeintzuk dira zure lokalaren ezaugarriak? Zergatik da lagunkoia?

Establezimenduko barrera arkitektonikoak kentzeko obra bukatu berri dugu. Orain, irisgarritasun neurriak betetzen ditugu, jendea arazorik gabe sartu dadin farmazira. Denda aurrean genituen eskailerak kendu ditugu eta gainera, deskantsu/edoskitze gela bat ipini dugu. 

Ze beste faktore edukitzen dituzue kontutan zuen bezeroei begira?

Gure karteleria guztia pertsona helduei zuzendua dago. Letra handiko eta irudi errazeko kartelak ipintzen ditugu edukia erraz ulertzeko. 

Zerk eraman zaitu Nagusi Ferian parte hartzera?

Barakaldon Iguralde izen duen agentzi bat daukagu. Agentzi honek bertako komertzioak eraberritzen, kontzerptu berriak txertatzen eta egungo beharretara egokitzen laguntzen du. Nire establezimendua, obraren ondoren, irisgarritasun eta lagunkoitasunaren adibide garbia da: arrazoi horregatik deitu didate.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter