Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Departamenduak "Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean" jardunaldia antolatu du. Jardunaldi hau azaroaren 15ean gauzatuko da Bilboko Guggengeim Museoko auditorioan. 

Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak, 10:00etan irekiko du Jardunaldia. 

Jardunaldiari buruzko informazioa lehen eskutik lortzeko, Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Sailburuordearekin jarri gara harremanetan. 

Zein da Jardunaldi honen helburua?

Pixkanaka 65 urtetik gorako geroz eta pertsona gehiago egongo dira. Estatistikek hala diote. INEk emaniko datuen arabera, 2029an 600.000 pertsona baino gehiagok gaindituko dugu 65 urteko atalasea Euskadin, biztanleen ia herenak. Ondorioz, gure gizartean edukiko duen eragina askoz handiagoa izango da. 

Horrek ez du esan nahi datu negatibo baten aurrean gaudenik. Eusko Jaurlaritzatik pertsona helduak gure herriarentzat ezinbestekoak direla azpimarratzen dugu: familia barruan zainketa lanak egiten dituzte eta euren jakinduria eta esperientzia daukagun elkarte sare zabalaren bitartez partekatzen dute.  

Orain dela urte dexentetik, Euskadi eta bertako instituzioak pertsona helduen garrantzia balorean jartzen dugu eta euren espazioa aldarrikatzen, eta bertan Euskadi Lagunkoia sartzen da bete-betean, helburu bezala pertsona helduen eta herritarren parte hartzea sustatzea duena gure herri eta auzoak pertsona helduen beharretara modu egoki batean egokitu daitezen. Jardunaldiak beste leku batzuetako errealitatea eta aurrera daramazkiten praktika onak ezagutzeko aukera emango digu. 

Programan lehen mailako hizlariak agertzen dira... Zer entzun ahal izango dugu?

Lekuen lagunkoitasunaren mugimendua Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatu zuen "Age-Friendly Cities and Communities" lemapean eta momentu honetan 400 hiriburu eta komunitate baino gehiagotan eta 37 herrialdetan ari dira lanean ildo honetatik. Leku bakoitzak bere berezitasunak ditu, gizarte errealitate eta behar ezberdinekin. Baina Europari dagokion gure lekuan edadetuen erreboluzioa deritzona bizitzen ari gara, urte gehiago kondizio hobeagotan bizitzeko aukerarekin. 

Ondo zahartzea bizi guztiko lana dela kontuan izanda, pertsonalki eta gizarte mailan errespontsabilitate bat eskatzen du, euskal iinstituzioetatik edadetuen erreboluzioak esan nahi duena kontuan daukagu eta denok batera bide beretik joan dezakegula iruditzen zaigu gizarte lagunkoiago bat osatu eta gure gizartearen zahartzea errazagoa izan dadin lan eginez. 

Jardunaldi honetan, inguruan ditugun herrialdeak aurrera eramaten ari diren ekimenak ezagutuko ditugu, Erresuma Batua, Belgika edo Polonia, besteak beste, eta baita estatu espainolean egiten ari diren zenbait ekintza. 

Oraindik izena eman ez dutenei, ze gomendio emango zenieke?

Euskadi Lagunkoiaren barruan lanean dabiltzanentzat hurrunago begiratzeko aukera emango diegu, eta zeinek daki, ideia berriak lortzeko izan daiteke. Eta oraindik sareraen barruan ez daudenentzat, jardunaldia sarrera paregabea izango da. 

Guretzat, pertsona helduak oso garrantzitsuak dira familia barruan, komunitatean eta iraunkortasunean, bai ekonomikoki, baita sozialki ere. Boluntzariotzaren bitartez, euren bizipenak eta ezagupena transmitituz, euren familiei zainketaren errespontsabilitatean esku bat botaz, edo zuzekin oraintzen den lanaren bitartez, izugarrizko mesedez egiten dute. Eta arrazoi horregati, euren ongizatearen alde egin behar dugu lan. Helburua, pertsona edadetuak etapa hau modu osasuntsu, aktibo, eta ahal den neurrian, modu independiente batean bizitzea da. 

BISITATU ETA IZENA EMAN JARDUNALDIKO WEB ORRIAN

europa jardunalia

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter