MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Marimi Ugalde, Irurako Alkate ohiak eta egungo Irura Lagunkoiako taldekideak elkarrizketa eskaini digu bere ustez emakumearen gaur egungo egoera zein den eta azken urte hauetan egon den aldaketa azaltzeko. 

 

Zertan egin zenuen lan jubilatu aurretik?

Magisteritzako gradua egin ostean hezkuntza arloan lan egin nuen. Lehenengo urteak Irurako eskola nazionalean egin nituen eta ondoren, Andoaingo Ikastolara joan nintzen. Irurako alkatea izan nintzen 1995 eta 2011 artean.

Azken urte hauetan, emakumearen egoerak aurrera egin duela uste duzu?

Aldaketak nahi baino motelago gertatzen badira ere, argi dago, berdintasunera heltzeko bide ona daramagula. Baina, aldi berean, oraindik ere asko falta zaigula uste dut. Soldata eta etxeko lanen berdintasuna dira koska nagusienak.

Euskadi Lagunkoiak emakume langileengan eragin positiboa izan dezakeela uste al duzu?

Bai noski. Horretarako, herri guztiak hartu beharko luke parte ekimen honetan eta ez helduek bakarrik. Gai honen inguruan egiten diren bilera askotan emakumeak barrua husteko erabiltzen dute. Hitz eginez ulertzen gara. Argi dago denok parte hartu behar dugula etxeko lanetan.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter