MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Nieves Barandica, “Santurtzi Adeitsua Adinekoekin” taldekideak, bere ikuspuntua eskaini digu gaur egungo emakumearen egoerari buruz. Bere ustez, Euskadi Lagunkoia ekimenak emakume askori laguntzen die euren egunerokotasunean.

 

Zertan egin zenuen lan jubilatu aurretik?

Sestaoko Cueto eskolako lehen hezkuntzako irakaslea izan nintzen. Baina irakasle lanez gain beste hainbat ere burutzen nituen: ilea moztu, txikiak garbitu… Beste garai batzuk ziren. Irakasle-ikasle arte tratua askoz ere gizatiarragoa zen. Oso pozik nago egindako ibilbidearekin. Eskolako lana etxekoarekin bateratzeko ahaleginak egiten nituen.

Azken urte hauetan, emakumearen egoerak aurrera edo atzera egin duela uste duzu?

Aurrera egin duela uste dut. Aurreiritzi eta lotura asko gainditu ditugu. Independentzia ekonomiko handiagoa dugu gaur egun eta batez ere, argi dugu zer nahi dugun. Emakumeok bat egin eta inoiz baino indar gehiago dugu. Etxeko lanak errazteko tresnez baliatu gara. Nik uste dut, guk eman ditugun aurrera pausuak eman ez dituzten emakumeei laguntzea dela momentu honetako gure lana.

Euskadi Lagunkoiak emakume langileengan eragin positiboa izan dezakeela uste al duzu?

Noski ahal duela. Denbora dugunok, behar handienak dituztenei laguntzen ari gara: parte-hartzen, ideiak emanez, behar duten kemena emanez. Laguntza guztia eskertzen da!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter