MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Esther Presa, Amurrio Lagunkoiako taldekideak feminismoak urte hauetan eduki duen garapenaz hitz egin digu, baina berak dioen bezala, oraindik asko dago egiteko. 

 

Zertan egin zenuen lan jubilatu aurretik?

Lehen urteetan modista izan nintzen, ondoren, jatetxe batean zerbitzari modura jardun nuen eta azkenik, etxeko lanetara bideratu nuen nire lana. Nire lehenengo kontratua 15 urterekin sinatu nuen. Honako hau esatea gustuko dut: gauez ikasi eta egunez lan egiten nuen. Horrela egin ohi zen urte gogor haietan.

Azken urte hauetan, emakumearen egoerak aurrera egin duela uste duzu?

Pixkanaka aurreratzen goazen arren, momentu hauetan inboluzio bat jasaten ari garela uste dut. Horren eragile nagusiak gaur egungo gazteak dira, erraz eta momentuan lorturiko gauzak nahi izaten dituzte, eroso eta ondo bizi nahi dute ezer egin gabe. Bi sexuen arteko berdintasuna nahi dut, maila guztietako berdintasuna. Ez ditut zapaltzaile ezta zapalduak nahi eta hori eguneroko lanarekin lortzen da. Ez da lortzen ez bizitza eroso ezta erraz batekin ere.

Euskadi Lagunkoiak emakume langileengan eragin positiboa izan dezakeela uste al duzu?

Egiten diren bileretan nire adineko emakume asko entzun ditut jasaten dituzten bidegabekeriengatik kexatzen baina, kalean aldarrikatu behar denean isilik gelditzen dira. Modu berean, gazte askok aurpegiratzen digute bidegabeko gizarte ankerra jaso dutela oinordetan gugandik. Zorionez Euskadi Lagunkoiako proiektu honek lagunkoitasuna zabaltzen du bileretan batzen garen herritarren artean eta bertan biltzen diren emakumeek inongo arazorik gabe hitz egiten dute. Nire ustez ekimen honek emakume askoren pertsonalitatea aberasten du.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter