Adineko pertsonak, herriko eta hirietako merkatu txikien bezero potentzial nagusiak



Adineko pertsonak kontsumitzaile paregabeak izateaz gain, herrietako ekonomia bultzatzen dute:

  • Herrietako saltoki txiki eta gertukoetara sarritan joaten dira.
  • Fidelitate eta leialtasunarekin saritzen dute zerbitzua.

Baina, kasu askotan, establezimenduetara joaterako orduan, oztopo zein zailtasunekin aurkitzen dira. Adibidez, adineko pertsonen %21,4ak erosketak egiterako orduan zailtasunak dituztela adierazten dute, hau da, ia 100.000 pertsonek laguntza behar dute erosketak egiteko. 80 urtetik gorakoen artean berriz, %44ak behar dute aipatutako laguntza hori.

Pegatina

Adineko pertsonen beste ezaugarri azpimarragarri batzuk

Egunerokotasuneko bezero fidelak dira, ondo ezagutzen dute produktua eta zerbitzua baloratzen dute. Konfiantzan oinarritzen dute beraien fideltasuna. 

“Establezimendu Lagunkoia” programa, kostu gutxiko edo gabeko praktikak eskaintzen dituen kanpaina hezitzailea da. Horrekin, saltoki eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresei adineko pertsonak erakartzeko laguntzen da.

Proiektu honen helburua, establezimenduak bezeroekiko lagunkoiagoak izatea lortu nahi da: adineko pertsonen behar eta ezaugarrietara egokitu behar dira hauek, beraien ingurugiroan bizitza autonomoa ahalbidetzeko.

Zer egin behar duzu establezimendu lagunkoien formakuntza jasotzeko?

Doako aukera hauek eskaintzen ditugu:

  • Zure negozioaren lagunkoitasuna hobetzeko pausuak ezagutzea.
  • Sentsibilizazioaren bitartez, bezero zein adineko pertsonekiko atentzioa hobetzea.
  • Hobetzeko guneak identifikatzeko negozioko autoebaluazioa egitea.
  • Zure konpromisua hedatuko duen “Lagunkoiak gara” zigilua lortzea.
  • Euskadi Lagunkoia sarearen bitartez, toki lagunkoien mapa eta establezimendu lagunen gida, doako promozioa.

 

Informa zaitez:

www.euskadilagunkoia.eus

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter