TITTAN (Interreg Europe) programari esker, Amsterdam hirian egon ginen eta Amsterdam Age Friendly City programa ezagutzeko aukera izan genuen.



800.000 biztanleko biztanleria du Herbehereetako hiri honek eta 178 nazionalitate baino gehiago biltzen ditu. Horietatik %12a 65 urtetik gorako pertsonek osatzen dute eta 2030. urterako portzentaia hori %16ra haztea aurreikusten dute.

2015. urtean eman zioten hasiera proiektuari eta lagunkoitasun diagnosia egin ondoren, aurten martxan jarri duen Akzio Plana definitu zuen Udalak. 4 arlo landu dituzte adineko pertsonen partaidetzarekin, eta arlo horiek 4 aktuazio lerro jarraituz landu dituzte:

  • Dementzia

  • Bakardadea

  • Adineko pertsonentzako etxebizitza eta eremuak: auzo bat bisitatu genuen bertako udaletxeko teknikoarekin batera eta auzo hori lagunkoiagoa bilakatzeko egin zitezkeen hobekuntzak aztertu genituen. Horrez gain, auzo bakoitzean, adineko pertsonentzat egokitutako etxebizitza berriak egingo dituzte, horrela, etxebizitzan aldaketarik egin ezin denean (etxe estuak, eskailerekin…) adinekoek ez dute berain betiko gunetik atera beharko.

    IMG 20180425 WA0016

  • Erorikoak prebenitu: adineko pertsonei bideratutako ariketa programa bat martxan jartzeaz gain, eskorgak berrikusi dira. Kanpaina hau, adinekoei asko gustatzen zaien aktore herbeheretar batek burutu du.

 

Pixkanaka-pixkanaka, zeharkako modu batean eta adineko pertsonen kolaborazioarekin, Amsterdam hiri lagunkoiagoan bilakatzeko, Udala hainbat programa ari da martxan jartzen.

 

IMG 20180503 085843

IMG 20180503 085925

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter