Maiatzaren 23 eta 25 artean, Euskadi Lagunkoia taldeak, akzio planaren inguruko 3 formazio tailer egin zituen Urretxu, Basauri eta Durangon, 20 udalerritako 50 pertsona eragilek hartu zuten parte.



Tailerrak, diagnosia amaitzen ari diren eta akzio plana hasten ari diren udalerrientzako zeuden zuzenduta, eta talde eragileetako hainbat pertsona, udaleko langile eta lagunkoitasunaren ekimena sustatzen duten kanpo agente batzuk hartu zuten parte tailer hauetan.

Lagunkoitasun pana martxan jarri eta garatu ahal izateko, hainbat tresna eta metodologia aurkeztu diren jornada horietan. Udalerriei eskaini zitzaien aholkularitza eta taldeko hausnarketarentzako tokia izan zutelarik ere.

Hiri lagunkoien beharrezko pausuetako bat lagunkoitasun plana garatzea, hiriaren lagunkoitasuna hobetzeko udalak eta herritarrek proposatutako akzio zehatzak biltzen baitira bertan. Diagnositik planerako trantsizio horretan lagunkoitasun sarearen barnean dauden udalerri asko daudenez, Euskadi Lagunkoitatik, mota honetako tailerrak ezartzen hasteko momentu egokia ondorioztatu zen, horrela, udalerri desberdinetako prozesuak erraztuz.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter