Zergatik animatu zineten Euskadi Lagunkoia sarera atxikitzera?

Oso beharrezkoa den proiektu bat dela iruditzen zait, gehienbat, gurea bezalako adineko pertsonen tasa altua duten udalerri txikietan gure artean dauden adinekoen eguneroko bizitza hobetzen laguntzen digulako.

Zeintzuk ziren proiektuaren helburua nagusiak?

Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzea, autonomoagoak, dinamikoagoak eta egunerokotasunean parte-hartzaileagoak bilakatuz.

Nola iruditzen zaizu txerta daitekeela Euskadi Lagunkoia ekimena Maeztun?

Nire ustez oso ondo txertatu daiteke, egin nahi diren akzioak oso errazak baitira egunerokotasunean aurrera eramateko. Eta akzio hauek, herritarren egunerokotasunean duten eragina oso positiboa izateaz gain, ezinbestekoak dira udalerri lagunkoiagoan bihurtzeko. Horrekin, bizi kalitate hobeagoa bat eta denon arteko zainduz.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter