• Jardunaldian, Sareak sortu duen “Euskadi Lagunkoia Lagunkoitasunaren Jardunbide Egokien Saria” emango da
  • Alex Kalache OMEren Zahartze eta Bizi Zikloko Saileko zuzendariak eta lagunkoitasunaren mugimenduaren ideologoak hitzaldia emango du

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, hilaren 14an, “Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean” II. jardunaldia inauguratuko du; Eusko Jaurlaritzak antolatu du, Vitoria-Gasteizko Europa Jauregian. Bertan, adinekoekin lotutako Europako eta estatuko esperientziak esperientziadun profesionalen eskutik ezagutuko dira. Peio López de Munain Vitoria-Gasteizko Udaleko lehen alkateordea izango da Artolazabal sailburuarekin inaugurazio-ekitaldian.

Sailburuaren hitzen arabera, “jardunaldi honen helburua da Euskadin lagunkoitasuna garatzeko eragingo duten esperientzia berritzaile eta sortzaileak partekatzea. Udalerri, herri edo hiri bakoitzak erronka eta beharrei erantzuten die, bertako herritarren zahartze-prozesura egokitzeko, eta beste leku batzuetan jardunbide egokiak nola garatu diren jakitea oso interesgarria iruditzen zaigu”.

Euskadin, dagoeneko, esperientzia handia dugu arlo horretan, eta munduko lagunkoitasun-sare indartsuenetako bat izateaz gainera, partekatzea merezi duten ekimenak ere baditugu”, esan du Artolazabalek. Jardunaldi honetan, gainera, “Euskadi Lagunkoia Lagunkoitasunaren Jardunbide Egokien Saria” emango da; Euskadi Lagunkoia sareak sortu du saria, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren ekimenez, eta garapenerako Matía fundazioaren elkarlana du.

Saria zahartzen diren pertsonentzat erraztaileak diren inguruneak sortzen lagunkoitasunaren arloan berrikuntzan eta eraginkortasunez jarduteagatik nabarmentzen diren Euskadiko erakundeek eginiko jardunbideen balioa nabarmentzeko sortu da. Saritutako jardunbide egokiak 3 pertsonak Europa mailan jardunbide egokiren bat egiten duen erakundera -sarituak aukeratuko du nora- bisita egiteko 3.000 euroko bidaia-poltsa jasoko du.

Lagunkoitasunaren euskal sarearekin, egun arte, Euskadiko berrogeita hamar udal baino gehiagok egin dute bat, eta helburua da herritarren eta sektore publikoaren, pribatuaren eta sozialaren parte-hartzea sustatzea, zahartzen diren pertsonentzat erraztaileak diren bizi-inguruneak sustatzean lagunkoitasun-mugimendua garatzeko. Ekimen hau Osasunaren Mundu Erakundeak sustatzen duen ‘Age-friendly Environments Programme’ programan oinarritzen da.

Jardunaldi honen lehen edizioa azaroaren 15ean izan zen, Bilbon, eta oso arrakastatsua izan zen. Bigarren edizioa Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu du, eta helburu ditu: erronka eta beharren gainean sakontzea; esperientzia sortzaile eta berritzaileak partekatzea; “jardunbide egokien” esperientzien garapenaren ikaskuntza; Euskadi Lagunkoiaren Jardunbide Egokien Bankuan bildutako jardunbideak zabaltzea; eta euskal erakundeek garatutako jardunbideen ekimenen balioa nabarmentzea.

Hitzaldiak eta jardunbide egokien mahaiak

Eguneko lehen hitzaldia Alex Kalache Brasilgo International Longevity Centerreko presidente eta sortzaileak, HelpAge Intrernacional erakundeko zahartzeari buruzko munduko enbaxadoreak eta Osasunaren Mundu Erakundearen Zahartze eta Bizi Zikloko Saileko zuzendari ohiak emango du. “Kalachek lagunkoitasunaren mugimenduaren ideologo eta sortzaileak gurekin partekatuko ditu proiektu honek mundu mailan hamar urteotan izan dituen aurrerapen, ikaskuntza eta erronei buruzko hausnarketak”, esan du Artolazabalek. Gainera, Euskadi Lagunkoia lagunkoitasuneko jardunbide egokien saria erabakiko duten adituen epaimahaiko kide da.

Ondoren, Europa eta Estatu mailako jardunbide egokien bi mahai izango dira; horietan, lagunkoitasuna sustatzen duten ekimenak partekatuko dira:

-        1. mahaia: Jardunbide egokiak Europan: Angélique Giacomini hiri lagunkoien sare frankofonoko prestakuntzako eta ikerketako arduradunak zera aurkeztuko du: “Frantziako esperientzia lagunkoitasunean: Réseau Francophone des Villes Amies des Aînés’. Frantziako ekimenak ibilbide luzea du egina, eta herrialde guztian garatzen da, eta 100 udalerri baino gehiago ditu atxikita. Jarraian, Stephen Johnstonek “Europan zahartzeari buruzko berrikuntzaren ekosistema eraikitzea”ri buruz hitz egingo du; bertan, teknologiaren bidez eguneroko bizimodua nola erraztu aztertuko du; eta Fiona Murphy End Loneliness kanpainako managerrak “Erresuma Batuan bakardadeari heltzen: Campaign to End Loneliness” hitzaldia emango du, adinekoen bakardadea arintzeko ahalegina egiten duen inpaktu handiko kanpaina.

-        2. mahaia: Jardunbide egokiak Estatuan: Berta Cormenzana Bartzelonako Herri Ekologiako Agentziako proiektuburuak eta Superilles/supermanzanas programako koordinatzaile teknikoak honako gai hau aurkeztuko du: “Supermanzanas: Urbanismo al servicio de la ciudadanía. Barcelona”; bestalde, Cristina Suárez miPlazako zuzendariak bere lana kontatuko digu “Mi plaza: App para hacer vida de barrio. Canarias” hitzaldian; eta Lorena Ruiz Experimenta Distritoko koordinatzaileak bere esperientzia aurkeztuko digu, “Experimenta Distrito: Desarrollo colaborativo de ideas para los barrios. Madrid”.

Mahai-inguruaren ondoren, eta jardunaldiarekin amaitzeko, “Euskadi Lagunkoia Lagunkoitasunaren Jardunbide Egokien Saria” banatzeko ekitaldia izango da.

 

ERRESERBATU SARRERA

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter