Imanol Landa alkateak, Getxo Lagunkoia ekimeneko talde eragileko kideei proiektu honekiko duten konpromisua eskertu die, horretarako, Udaleko pleno aretoan elkartu ziren urriaren 2an, aurreko eguneko Adineko pertsonen nazioarteko egunaren ospakizuna baliatuz. 

Prozesuak iraungo duen denboran guztian zehar, Getxo Lagunkoiako talde eragileak, adineko pertsonen interesak, beharrak eta garatuko diren aukerak aurkeztuko dituzte. 

Getxo Lagunkoiaren garapen eta jarraipen aktiboa egingo da, eta entitate publiko zein pribatuen ekimen desberdinekin sinergiak bilatu eta kontaktu sareak egiteko eragile moduan funtzionatuko du. 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter