AGE Platform Europe, adineko pertsonen eskubideak sustatzen dituen Europako sare handienak, #AgeingEqual kanpaina garatu du eta Euskadi Lagunkoiako Ondarea programa txertatu du “Good Practices” atalean.



Ageing Equal kanpaina, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala Nazio Batuetako Batzar Nagusiak onartu zuenetik 70 urtera jarri da martxan. Kanpaina honek, urteak aurrera egin ahala giza eskubideek bera ez egitea defendatzen du.

Honako hau da #AgeingEqual kanpainaren helburua:

  • Adinagatik dagoen diskriminazioaren magnitudearekiko eta larritasunarekiko ezagutza sustatzea.
  • Adinagatik dagoen diskriminazioaren aurkako komunitate iraunkor eta ekintza plataforma bat ezartzea.
  • Zahartze aktiboaren eta adinagatik dagoen diskriminazioaren inguruko kolaborazio berriak sortzea.
  • Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 70. urteurrena ospatzeko Nazio Batuen Kanpainari laguntzea.

Bestalde, Ondarea programa, adineko pertsonei hitza ematean datza, beraiek dituzten bizipenak eta ezagutzak jaso eta belaunaldi gazteagoei helaraztea. Honako hauek dira helburuak:

  • Adineko pertsonen bitartez Euskadiko ondare kultural eta materiagabea transmititzea.
  • Adinkeriari aurre egitea.
  • Gizarteak zahartzaroarekiko duen irudia aldatzea.
  • Euskal kulturaren transmisore moduan adineko pertsonak dute balioa ematea.
  • Eta beraien ahalduntzea sustatzea.

Programak orduan, 2 gai nagusi ditu:

  1. Euskal ondare materiagabea: euskal kulturako tradizio eta esanahiak.
  2. Adineko pertsonak euskal gizartean parte hartzaile moduan jokatzen duten rolaren balioan jartzea, tradizioaren transmisore moduan jorratzen duten papera ikusirik.

Informazio gehiago nahi izanez gero jo ezazu beraien webgunera: http://ageing-equal.org/ 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter