Esako udaletxeak eta Arangoiti-Esam Elkarteak
Hiri eta Komunitate Lagunkoien inguruko jardunaldia antolatu dute. Urriaren 27an, Esako udalerri nafarrean, Benasa (Frontoian) Elkarteko Areto Nagusian burutuko da ekitaldia.

Jardunaldi honen helburua esperientzia berritzaileak eta sortzaileak partekatzea da, lagunkoitasuna bultzatzen lagunduko dutenak, alegia.

Elena del Barrio, Matia Fundazioko ikertzaile eta Euskadi Lagunkoia taldeko kidea, izango da parte-hartzaileei Euskadi Lagunkoia proiektua aurkezteko ardura izango duena.

Eskuratu ezazu programa informazio gehiagorako.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter