Gizarte bazterketa egoera edo arriskuan dauden pertsonen eskubideen defentsa egitea, arreta eskaintzea eta bere alboan egotea helburu dituen irabazi asmorik gabeko Accem elkarteak,

Gasteizko Adinekoentzako Zentro Soziokulturalen “piztu zure auzoa” programaren barnean egindako bakardadeari buruzko laburmetraia saritu du.

Nahigabeko bakardadea, Piztu Zure Auzoa Adinekoen Zentro Soziokulturaletako programako talde desberdinetan parte hartzen duten adinekoek pairatzen duten amankomuneko egoera da.

Pasa den apirilean Accem elkarteak estatu mailan “HISTORIAS DE MUJERES MAYORES QUE VIVEN SOLAS” tituludun istorio laburren lehiaketa bat iragarri zuen. Taldeek gogo handiarekin hartu zuten parte hartzearen ideia, hain zuzen, oso erakargarria egiten bazitzaien haien bakardadeari buruzko sentsazioak eta bizipenak plazaratu eta partekatuz beste pertsonei lagundu ahal izatea.

Laburmetraiak epaimahaiaren aipamen berezia jaso du, beraiek, laburmetraiaren mezua zein sortze lana baloratu dute.

Piztu zure Auzoa programatik, gertuen ditugun inguruko pertsonek pairatzen duten bakardadearen inguruan sentsibilizatzea bilatzen duen laburmetraia zabaltzera gonbidatu gaituzte.

Egin klik helbide honetan bideoa ikusi ahal izateko

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter