HelpAge Españak, azaroko boletinean, "Vivir más, vivir mejor" Nazioarteko III Foroari buruz hitz egiten du, irailaren 30ean, Bilbon ospatu zena. 

 

Osasuna funtsezkoa da zahartzaroari eta zahartzeak ematen dituen aukerei aurre egiteko. Hamarkada honetan abiarazitako ekimenek adinaren eta zahartzearen inguruan pentsatzen, sentitzen eta jarduten dugun modua aldatzea izango dute helburu.

Bi urtez COVID-19aren pandemiak adinekoen giza eskubideak larriki kaltetu ondoren, 2022k zerumuga berriak irekitzea baino ezin dugu espero, behar dugun gizarte kohesionatu eta erresilientea eraikitzeko. Gaur inoiz baino gehiago.

Martxoaren 3an, mundu osoko adinekoak lelo berarekin bilduko dira gobernuei ekiteko eskatzeko.

Irailaren 12an Ljubljanan (Eslovenia) ospatu zen topaketa oso positibotzat jo dute kideek. Mota honetako ekimenek ateak irekitzen dizkiete aurrera begirako elkarlanei. 

Nazioarteko Zahartze Federazioak (IFA) "Etxebizitza lagunkoierako gida"ri buruzko notizia publikatu zuen bere azken newsletterrean. Gida hau, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eraman du aurrera Matia Institutuaren elkarlanarekin. 

IFAk eta Global Alliance for the Rights of Older People (GAROP) 11. webminarra burutuko dute Zahartzaroari dagokion Lantalde irekiaren barruan, 2020ko apirilaren 6tik 9ra, New Yorken. 

"Justiziara sarbidea Zahartzaroan" (Access to Justice in Older Age) izenburupean Susan Somers, INPEA eta GAROP Gobernu Taldeko kideak moderatzaile lanak egingo ditu eta Pill Mitchel Townsville Community eta Australiako Lege Zerbitzuko kidea izango da epaimahaikidea. Besteak beste, pertsona nagusiek justizia munduan topatzen dituzten zailtasunak eta arazoak jorratuko dituzte. Horrez gain, Nazio Batuek etorkizunean egingo duten galdeketari buruzko hainbat gako eta  aholku emango dituzte ere. 

Informazio gehiagorako


Cambridge unibertsitateko WayFairer proiektuak, gizarteak askotan albo batera uzten dituen, adinekoen ezagutza eta talentuak batzen ditu, beraien herriko komunitateari ekarpenak egitera sustatuz eta gizarte balioaren, jomugaren zein herriaren partaide izaten sentitzera lagunduz. 


Joan den urtean, 2018an, Europako Batzordeak adineko pertsonekiko ingurune zentzudun eta lagunkoiaren inguruko 2018 Sare Tematikoaren (SHAFE) ezarpena onartu zuen.

600 herri eta komunitate dira jada OMEren Lagunkoitasun Sarera batu direnak!

 

Aleksandra Markowska eta Katarzyna Ziemann, Poloniako Gdynia hiriko Gizarte Berrikuntzako Laborategiko arduradunek, azaroaren 15ean, Bilboko Guggenheim museoko auditorioan ospatu zen kongresuaren inguruan euren iritzia eman digute.

Zein da kongresuaren inguruan duzun iritzia?

‘Buenas prácticas europeas en amigabilidad’ oso ondo antolatutako kongresua izateaz gain, bertako eta nazioarteko hizlariak bildu zituen.