Lide Amilibia Sailburuordearen hitzetan, bizi esperantza luzatzeak eragin zuzena du Eusko Jaurlaritza aurrera ateratzen ari den politiketan. “Horrek dakar gizarte zaharkitu baten aurrean egotea, baina errealitate hau arazo bezala ikusi beharrean, aukera moduan hartu behar dugu. Erronka bat da”, "adineko pertsonak autonomoak izatea ahalik eta denbora gehienean, eta haien bizi-kalitatea hobetzea” dugu helburu.

Amurrio Lagunkoia ekimenak –adinekoekin herri atsegingarriagoa izango dena eraikitzeko proiektua– udalerriaren atsegingarritasuna ebaluatzeko diagnostikoaren lehen aurrerakina aurkeztu du.

Amurrio, 2017ko ekainaren 30a.- Amurrio Lagunkoia proiektuaren helburua da herria adinekoekin atsegingarriagoa izan dadila, hots, adinekoei osasun, partaidetza, segurtasun eta bizi-kalitateko aukerak emango dizkien herria izan dadila.

“Azken buruan, proiektu horren bidez, adinekoak aintzat hartuko dituen Amurrio eraiki nahi da, adinekoak izan daitezen osasun eta bizi-kalitateko aukerak emango dituen herria sortzeko prozesuaren protagonistak”, adierazi du Udaleko Berdintasun eta Adinekoen Saileko zinegotzi Estíbaliz Sasiainek.

Amurrion ekimen hori garatu izanak, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazitako lau fasetako (diagnostikoa eta plangintza, inplementazioa, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza) lan-metodologia jarraitzea du bereizgarri. Amurrio lehenengo fasean dago orain, hots, diagnostikoa egiten ari da. Udalerriaren atsegingarritasuna ebaluatzeko, hainbat informazio-iturri erabiltzen ari dira, hala nola, datu estatistikoak aztertzea, topaketak herritarrekin eta agenteekin antolatzea eta atsegingarritasunari buruzko galdeketak egitea.

2016ko urriaz geroztik, hamar topaketa edo bilera burutu dira herritarrekin, horiei eta, batez ere, adinekoei galdetzeko zein diren eguneroko arazoak, inguruko alderdi onak eta txarrak zein diren jakiteko. Bilera horietan, Osasunaren Mundu Erakundearen metodologiak ezarri dituen zortzi ikerketa edo ekintza arloen artean bost landu dira: aire zabaleko espazioak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, errespetua eta inklusioa eta partaidetza eta gizarte-ehuna.
Bestetik, maiatzean, galdeketa bat egin da, adierazle kuantitatiboen bitartez, herritarrek adieraz dezaten zein den herriaren atsegingarritasun-maila. Guztira, 150 inkesta bildu dira.

Oraingoz, partaidetza-espazioetan nahiz inkestan bildutako iritzien arabera, amurriar gehienen ustez, Amurrio bizitzeko toki atsegina da, hots, herritarren beharretara moldatuta dago eta elkarbizitza erraza da. Iritzi hori gehienena bada ere, desberdintasun nabarmenak aurkitu dira eguneroko jarduerak egiteko (autonomia-maila) laguntza behar dutenen eta osasun-egoera txarra dutenen artean. Baina herritar gehienen iritzia ona da.

Alderdi onak 

Amurriok alderdi on asko dauzka, herritarren elkarbizitza atsegin egiten dutenak. Herriaren bereizgarriek errazago egiten dute adinekoen bizimodua. Horra hor alderdi onak:

  • Parke, plaza eta berdegune kopurua nahikoa da, ongi kokatuta eta zainduta daude, aisialdiko jarduerak, gizarte-jarduerak eta zainketa-jarduerak atsegin handiz egiteko.
  • Gero eta irisgarriagoak eta erabilgarriagoak diren kaleak eta espaloiak.
  • Ibilbide osasungarriak, jarduera fisikoak eta sozialak egiteko aproposak.
  • Aisialdiko eta prestakuntzako jarduera-eskaintza ugaria da, baita kirol-eskaintza ere. Eta jarduera horiek eskaintzen dituzten eraikin publikoak ongi kokatuta daude.
  • Adinekoekiko begirunea.
  • Senideekiko hurbiltasuna, harremanak eta laguntza-trukea.
  • Herritarrekiko eta, batez ere merkatariekiko hurbiltasuna, harremanak eta laguntza-trukea. Amurrioko merkataritza oso adiskidetsua da adinekoekin.

Hobetu beharreko alderdiak

  • Hala eta guztiz ere, herritarrekin egin diren topaketen barruan, parte-hartzaileek oztopo arkitektonikoak, sozialak eta ulertze-oztopoak kentzen jarraitu behar dela adierazi dute, baita irisgarritasuna bultzatu behar dela ere, hain zuzen ere, hauek egin behar dira:
  • Parke, plaza eta berdeguneetako ekipamenduak hobetzea.
  • Kale, espaloi, eraikin publiko eta establezimenduen toki jakinen irisgarritasuna hobetzea.
  • Garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzea.
  • Etxebizitzak mendekotasun-egoeretara moldatzeko dauden laguntzak ezagutaraztea.

Atsegingarritasunari buruzko Galdeketaren bidez egindako landa-lana aztertzean egiaztatu da inkestatu diren herritarren % 89,7rentzat Amurrio bizitzeko oso atsegina edo atsegin samarra dela.


“Amurrio Lagunkoia ekimenak adinekoaren kontzeptua aldatu egingo du ikuspegi guztietatik –gizarte-, hirigintza-, kultura-ikuspegiak, besteak beste–. Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko aurrera egiten duten udalerrien erreferente izan nahi dugu, epe laburrera eta ertainera jarduerak egiten”, adierazi du Estíbaliz Sasiain zinegotziak.

Koldo Goitia Lekeitioko alkateak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarean sartzeko hitzarmena sinatu zuten ekainaren 24an. Horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa bermatu da.

 

 

Donostiako Udalak 20 urte baino gehiago daramatza parte-hartze prozesuak aurrera eramaten. 2009. urtean Hiria Sarean sartu zen eta Donostia Lagunkoiari 2011n eman zion hasiera. Taldekoek dioten bezala, “Donostia Lagunkoia prozesu bat da, donostiarren artean gaur egunetik etorkizunera eraikitzen ari garen bidea”.

Donostiak 2009. urtean Hiria Sarean sartzeko pausoa eman zuen.

Espainia mailan Hiria Sarean sartu zen lehen hiria Donostia izan zen, 2009. urtean. Diagnosia aurrera eramateko Matia Institutuaren laguntza eduki genuen. Udaleko Estrategia Departamenduak tresna baliagarria zela erabaki zuen hiri mailan dauden erronkei erantzun egokia emateko, pertsona helduen gorakada adibidez, euren parte-hartzearekin erronka hauek modu partekatu batean eraman ditzakegu.

Pauso hau ematerako garaian, Hiri Sareak Donostiari eskaintzen zizkion hiru funtsezko gaietan oinarritu ginen: batetik, enfoke sistemiko eta integral bat ematea koherentzia gehiago emanez Udalak egiten zuen lanari. Eta bestetik, barne-kudeaketa mailan transbertsalitatea lantzeko aukera izatea, gaiak amankomunean landuz. Eta hirugarrenik, guzti hau adineko pertsonak protagonista izanda, ez da beraientzat egiten den zerbait, beraiekin batera bideratzen den plan bat da, euren parte-hartze aktiboa oinarrizko printzipio baita Donostia Lagunkoian.

Azken batean, plan honek Hiri Plan bat izan nahi du, Udala, eragile sozial eta ekonomikoak, eta beste erakunde eta hiritarrak elkarren artean lana egiteko modua bilatzen duelako.

eva salaberria 1

Hiria Sarea nondik dator?

OMEk (Osasunerako Mundu Erakundea) sustaturiko ekimena da. Estrategia honen bitartez, hiritarren beharrak aztertu eta aurrera begirako plan bat finkatzen laguntzen dizu.

Hala ere, prozesua 2009an hasi zen arren, 2013an hasi ginen parte-hartze prozesuak burutzen hiritarrekin batera; elementu klabeak zehaztu eta hausnarketa sakon bat burutuz. 2014an, bertatik ateratako ondorioekin Hiri Plana onartu zen ehun ekimen baino gehiagorekin.

Orduan, Donostiak neurrira eginiko plan bat duela esan genezake?

Hori da, Donostiari dagokion plana hirian bertan eraman da aurrera donostiarrekin batera. Diagnosia egiteko modu estandarra erabili bazen ere, Donostiarentzat OMEk jarritako pausoak,  beraien gida liburuetan agertzen diren bezala burutzea oso zaila zela ikusi genuen. Ondorioz, erronkak mantendu ditugu, baina lau eremutan sinplifikatuz.

Zeintzuk dira 4 eremu horiek?

Bat, espazio publikoa eta mugikortasuna; bi, bizitza osorako etxebizitza; hiru, lan eremuak zaintzen dituen komunitatea (adinekoen bisibilizazioa eta euren ekarpenak kontuan edukitzeko); eta lau, bizi ziklo berri baterako trantsizioa eta adinaren kudeaketa. Azken puntu honetan, jubilazio garaian egoera berriari nola aurre egin eta edadeak dituen ondorioei erantzun egokiak aurkitzeko bideak lantzeko asmoa dugu.

Ze ekimen mota eraman dituzue aurrera?

Ekimen ugari eraman ditugu aurrera. Horietako bat Farmazia Lagunkoia izan da. Donostian egin da lehenengoz ekimen hau. Proiektu honetarako adineko pertsonen, gizarte zerbitzuetako langileen, mediku eta erizainen eta farmazietako langileen parte-hartzea eduki dugu. Botikarien Elkartearekin batera bideratu da, beraien lidergoa ezinbestekoa izan da proiektu honetan.

Zerk aberasten du parte-hartze prozesu bat?

Parte-hartze prozesu guztietan bezala, bai gazte, heldu edo edozein edadetako pertsonekin, taldea anitza eta plurala izaten saiatzen gara. Adineko pertsonen artean mota askotako perfilak aurki ditzakegu eta horrek taldearen osaketa aberasten du. Donostia Lagunkoiaren erronketako bat estereotipoak alde batera uztea da.

Zer goraipatuko zenuke adineko pertsonekin egindako bileretatik?

Adineko pertsonak oso kritikoak dira errealitatearekiko, irizpidea daukate. Gainera, hiriarekiko lotura oso emozionala da, bai bertan jaio direnentzat, baita Gipuzkoatik Donostiara bizitzera etorri direnentzat ere. Hemendik 20 urte barru Donostia nolakoa izango den irudikatzen dute eta oso ideia aberasgarriak jartzen dituzte mahai gainean.

Gaur egungo egoerak ez du zerikusirik pertsona helduek orain dela urte batzuk bizi izan dutenarekin alderatuz. Oraingo gaiei erantzun egokiak aurkitzeko beharrezkoak ditugu memoria, esperientzia, ezagutza eta sormena, eta balio guzti hauek pertsona helduek dauzkate.

2017ra begira ze prozesu eramango dituzue aurrera?

Urte honetarako 44 ekintza ditugu prest, Udaleko departamentu gehienak inplikatzen dituztenak: Mugikortasuna, Etxegintza, Azpiegiturak, Kirola, Kultura, Gazteria, Gizarte Ekintza, Udaltzaingoa, Ingurugiroa, Sustapena, Lehendakaritza, Partaidetza, eta beste hainbat Departamendu Alkategoaren lidergoarekin.

eva salaberria 2

Maiatzaren 10ean, Getxon ospatu zen "Hiri Lagunkoiak" ekitaldian parte hartu zuten Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimeneko talde teknikoak. Ekimena eCivisek antolatu zuen Europako Egunari lotuta. 

Bertan, Euskadi lagunkoia Sustraietatik ekimena aurkeztu zen eta mahaikide Gotzon Zulueta egon zen, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduraduna eta baita, "Getxo Lagunkoia" programaren arduraduna. 

 

8 Aquarium

"Ezagutu nahi al duzu hirirako Garraio Bertikalaren planean nola lan egiten ari garen?" galdera egin die Donostiako Udaleko Mugikortasun zinegotzia de Pilar Aranak donostiarrei. 

Donostiako Udaleko web orrian azaltzen duten bezala, "duela gutxi hasi gara Donostian mugikortasun bertikaleko elementu mekanikoak eraikitzen, irisgarritasun arazoak konpontzeko asmoz.Azken urteotan gertatutako aldaketa teknologiko, sozial eta ekonomikoek garraio bertikaleko sistemak eta tipologia berrikoak ere eraikitzeko aukerak ikaragarri zabaldu dituzte.

Mugikortasun sostengagarriaren ikuspegitik, horrelako sistemak jo behar dira oinez, bizikletaz eta garraiobide publikoz eginiko joan-etorrien laguntza elementutzat. Izan ere, haien ezaugarrien ondorioz, bus eta trenbide eskaintza osatzeko garraiobide publiko kolektibotzat har daitezke.

Donostiako Udalak hirian helpide zaila duten hainbat aldetan garraio publiko bertikalaren sare oso bat garatzea lortu du. Horren bidez, mugitzeko arazoak dituzten pertsonen nahiz gainerako herritar arrunten bizi kalitatea hobeagotzeko asmoa dago, modalitate artekotasuna eta irisgarritasuna hobera ekarrita."

Auzo ezberdinetako beharrak, hauen arteko balorazio irizpideak... lan prozesuaren bukaeran exekuzioak lehenesteko helburuarekin eramango da aurrera bilera.

Apirilaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Udaleko Udalbatzan elkartuko dira, Mugikortasun zuzendaritzak Garraio Bertikalaren Plana zehazteko egiten ari den lana, egin diren faseak eta oraindik garapenean daudenak ere aurkeztu eta kontrastatzeko, era berean parte hartzaileek izan ditzaketen dudak eta galderak erantzungo dira.

 3 Larratxo 7 San Roque  11 Aitzgorri Montpelier

Aurreko artikulu batean Jon Fernándezi "Durango, pertsona helduekiko hiri lagunkoia" ekimeneko Koordinatzaileari egindako elkarrizketa publikatu genuen, bertan bere ikuspegi aberasgarria azaltzen zigun Durangon aurrera eramante ari diren ekimenei buruz. 

Gaurkoan, apirila hasieran egin zen tailerreko hainbat irudi erakusten dizkizuegu, non 15 pertsonek parte-hartu zuten eta Durango Lagunkoiako hainbat pertsona helduren laguntza eduki zuten. 

ordizia 06032017

Ordizia "Hiri Hezitzailea" programak ekimen berriekin jarraitzen du aurrera. Martxoaren 6an belaunaldi ezberdinetako pertsonen arteko erlazioen inguruan burutu zen ekimena, besteak beste Urdaneta Eskola eta Jakintza Ikastolako ikasleek parte hartu zuten, Zuhaizti zentroko eta Ordiziako Garaguneko helduekin batera. 

Beasaingo taldeak etxebizitzen saila aztertzen jarraitzen du. 

Egindako bileretan Udalari aurkeztu behar dizkioten proposamenak zehaztu dituzte 2018an martxan jartzeko asmoz. 

Sestao 08032017

Martxoaren 7an "establezimendu lagunkoia" bultzatzen duen ikastaro berri bat eraman zen aurrera Sestaon. Behargintza Sestao elkartearen laguntzarekin 14 dendek parte hartu zuten. 

Iruran egindako azken bileran gizarte zerbitzuetako eta osasuneko sailak jorratzen hasi ziren.

Atzo, apirilak 25, berriz elkartu ziren gai hauekin jarraitzeko. 
 

amurrio 01032017

Amurrioko herriak "hiria eta zahartzeari" buruzko tailer batzuk jarri ditu martxan. 

La casa de cultura de Amurrio va a albergar a lo largo del mes de marzo un ciclo de sesiones formativas en torno a ciudad y envejecimiento. Se trata de una iniciativa enmarcada dentro de Lagunkoia Sustraietatik -un proyecto que tiene como objetivo que Amurrio sea una ciudad amigable con las personas mayores-, y con la que se trata de enriquecer las aportaciones que, desde octubre de 2016, se están realizando en el grupo de trabajo del citado programa y que no sólo se apoya en la participación de las personas mayores, sino de toda la ciudadanía.

No en vano, en él se ha detectado la necesidad de formar en cuestiones relacionadas con el urbanismo, el diseño de los espacios públicos y la movilidad o la vivienda, entre otros. De esta forma, estas charlas y talleres formativos correrán a cargo de los arquitectos Miren Vives y Patxi Galarraga, de la consultora Projekta Urbes, especializada en urbanismo inclusivo y saludable.

La primera sesión sobre Ciudad inclusiva tendrá lugar hoy de las 18.00 a las 20.00 horas, y en ella se hablará sobre la necesidad de incluir la perspectiva del envejecimiento en el urbanismo, de cara a garantizar que ninguna persona sea discriminada por su edad. En concreto, se tratarán cuestiones como la equidad en el urbanismo o el impacto que tienen el diseño de los pueblos y las ciudades sobre la vida cotidiana, la autonomía, los trabajos de cuidado, la salud o el bienestar.

De igual forma, se quiere trasladar el mensaje de que en Lagunkoia Sustraietatik se trabaja para tener un municipio más amigable con las personas mayores, dando lugar así a un Amurrio más amable con todas las personas. Las siguientes sesiones están programadas para los días 15 y 29 de marzo y en ellas, mediante charlas y talleres prácticos, se tratarán temas como el espacio público más allá de la accesibilidad y su relación con la movilidad, las relaciones sociales o la vida activa, o las diferentes propuestas que están surgiendo en torno a la vivienda y las personas mayores.

Por otro lado, la asociación de ocio infantil en euskera Aspaltza ha organizado para el sábado 4 de marzo, en horario de 11.00 a 12.00 horas, una novedosa actividad en la que, a la vez que se fomenta la lectura en euskera y se refuerza el respeto.

Fuente: Noticias de Álava