Andoni Idiazabalgo Gizarte Ongizateko Zinegotzia da. Urriaren 10ean berriz hasiko den IZALBIRA ekimenaren inguruan elkarrizketa bat egin diogu. 

“Boluntarioak behar ditugu parte hartzen duten pertsonei lagundu eta konpainia egiteko”

Izalbirari aurreko urtean eman zitzaion hasiera…

Horrela da bai, deialdia zabaldu ostean 20 laguneko taldea osatu genuen. Urte honetan zehar, Izalbirako partaideek beraien artean harremanak sendotu eta elkar ezagutzeko aukera zabalagoa eduki dute. 

 

Nondik sortu zen Izalbira?

Osakidetzak aurrera eramandako programa da eta herri bakoitzeko ezaugarriak hartzen ditu kontuan. 

 

Nork osatzen du taldea?

Izalbiran herriko pertsona helduek parte hartzen dute. Ekimen honen bitartez bueltatxo bat eman eta harremanak sendotzeko aukera sortzen da. Urte honi begira, boluntarioen beharra daukagu; beraien laguntza behar dugu bueltatxoa ematen duten pertsonekin konpainia egiteko kontu batzuk esaten dituzten bitartean.

 

Noiz emango zaio hasiera?

Urriak 10ean hasiko da. Asteartea, goizeko 11etan, plazan. Aurreko urtean parte hartu zutenei eta ekimen honetan beraien kolaboratu nahi duten izaldarrei berriz hasteko gonbita luzatzen diegu.

 

Zenbat irauten du ibilaldiak?

Ordubeteko ibilaldia izaten da eta ondoren, Pilarrenean elkartu eta salda beroa hartzeko aukera edukitzen dute.

 

Zeinek eramaten du honen ardura?

Batzorde bat osatu genuen deialdi ireki baten bitartez. Bertan Nagusilan, Probidentziako Ahizpak, Jubilatuak, Caritas eta Udalak parte hartzen dugu. Horrez gain, Pilarrenea Tabernari eskerrak ematen dizkiogu urte honetan eskainitako kolaborazioagatik, parte hartzaile guztientzat salda prestatu duelako urte guztian zehar eta aurten ere horrela jarraituko duelako.

izalbira 2izalbira 3

izalbira 1

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter