Debagoienako Lagunkoi mugimendua sustatzeko, otsailaren 6an, Aretxabaleta, Eskoriatza, Bergara eta Antzuolako talde eta elkarte sustatzaileak bildu ziren.

Mugimendu honen helburua, herri eta hiri desberdinak adineko pertsonekiko Lagunkoi bilakatzea da eta jardunaldi honek beste talde batzuk mugimendura batzeko balio izan zuen.


Jardunaldia Matia institutuko Ainara Tomasenaren aurkezpen batekin hasi zen, aurkezpen horretan, enplegu sailak eta Eusko Jaurlaritzaren giza politikak sustatzen Euskadi Lagunkoia proiektuaren ezaugarri nagusienak azaldu zituen. Bestalde, mugimendu honetara batzen diren herriek jasotzen duten instituzio autonomikoaren laguntza azpimarratu nahi izan zuen Ainarak.

Jardunaldiaren zatirik handienean Aretxabaleta, Eskoriatza, Bergara eta Antzuolako talde sustatzaileek izan zuten protagonismoa. Talde bakoitzeko ordezkariek mugimendu honetan murgildu zirenetik bizi izan dituzten bizipen eta esperientziak jarri zituzten mahai gainean. Horrez gain orain arte burututako ekintza guztian zehaztasunez deskribatu zituzten.

Egia esan, jardunaldi honen helburu nagusia, beste udalerrietako kideak mugimendura batzea izan zen. Udalerri horiei lagundu nahian, beraien esku utzi zituzten, proiektuan zehar erabilitako metodologia, Matia institutuaren ezagutzak eta aurretik bizitako esperientziak. Bestalde, argi gelditu zen adineko pertsonak direla proiektu hauen sustatzaile eta gure herri eta hirien aldaketaren ardura izango dutenak.

 

EUSKADI LAGUNKOIA SAREAREN BARNE DIREN DEBAGOIENAKO HERRIEN INGURUKO INFORMAZIO GEHIGARRIA

¿Zer da udalerri Lagunkoi bat?

Pertsonen arteko bizikidetza eta adinekoen zahartze aktiboa bultzatzen dituen ingurune hiritar, integratzaile eta abegitsua da.

ARETXABALETAKO esperientzia

Aretxabaleta izan zen Debagoienako bide-urratzailea. Basotxoko elkarteako adineko kideak beraien esperientziak helarazteko aldizka biltzen hasi ziren 2012an. Lagunkoia proiektuak biltzen dituen puntu desberdinak eztabaidatu zituzten.
Gaur egun Udalaren laguntzarekin osatzen duten diagnosi txostena garai hartan bildutako informazioarekin osatu zuten txostenean oinarritzen da.

ANTZUOLAKO esperientzia

2014ko abenduan batu zen mugimendura. Nahiz eta, proiektua Landatxope elkarteak, eta Udaletxeak martxan jarri, AGIJUPENS taldearen laguntza izan dute ibilbide guztian zehar.
Diagnosia: 2015. Urtean, 138 galdetegi eta 14 bilera egin zituzten herritarren iritzia jakiteko.
Lagunkoitasun plana: 2016. Urtean diagnosi txostena amaitu zen eta 2017an akzio plana zehaztu zen.
Aldi berean, beste akzio desberdin batzuk burutu dituzte herriaren Lagunkoitasuna hobetzeko. “Ttipi-Ttapa” programa adibidez. Lan talde batek herrian zehar dauden hobetzeko inguruneak aztertu eta hobekuntzarako planak aurkeztu ditu. Horren adibide garbia da umeentzako sortu zen urezko zurrustaz jositako parkea.

BERGARAKO esperientzia

2016ko urrian hasi zen Bergarako San Joxosepe taldea 8 eremuen inguruko lehenengo bilerak egiten.
15 taldekide dira guztira eta 20 bilera baino gehiago egin dituzte jada. Aipatzen dutenez, 2014an taldera batu zen Udaletxeko hirigintza teknikariak laguntza handia eskaini dio taldeari.
ESKORIATZAKO esperientzia
Eskoriatza izan da Euskadi Lagunkoia sarera batu den azken udalerria. 2016an egin zuten lehen bilera lan taldeko 20 kidek. Momentu honetan diagnosi txostena osatzen ari dira.
Beraien aurkezpenean, Eskoriatzako ordezkariak Udalaren, Gizarte Ongizatearen eta Hirigintzaren kolaborazioaren garrantzia azpimarratu zuen. Hirigintzako hainbat aldaketa egiterako orduan “babesik gabeko” pertsonen esperientzia eta pertzepzioak kontuan hartzea garrantzitsua baita.

 

 

Hemen behean aurkitu dezakezu jardunaldiko informazio guztia: 

ARETXABALETA

ESKORIATZA

BERGARA

ANTZUOLA

BILERAN ERABILITAKO METODOLOGIA

BILERAN ATERATAKO ONDORIOAK

BILERAN ERABILITAKO POWER POINTA

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter