Getxo Lagunkoia taldeak 2018. urte honi ekiteko proiektuaren bigarren fasearekin jarraitu nahi du, hau da, Ekintza plana egin eta inplementatu nahi du.


Lehen fasean egin duten Diagnostikoan iradokitzera eman diren hobekuntza-proposamenak lehenetsi behar dituzte eta denen artean adineko pertsonentzat udalerri gero eta lagunkoiagoa eraikitzen lagunduko dieten ekintza edo ekimenak proposatu.


Horretarako, Otsailaren 16an egingo den GETXO Lagun Koffee lan saiorako gonbidapena bidali du Getxoko lan taldeak. Saio hori goizeko 10:30etan egingo da Fadura kiroldegiko Ekitaldi Aretoan. Kafe baten aitzakiarekin elkarrizketarako esparrua zabaltzea da helburua. Bertan testuinguru desberdinetarako herritarrak (herritar arruntak, Udal teknikariak erakunde pribatuetako teknikariak, elkarteal, GKEak...) bilduko dira. Elkarlanean arituta Ekintza Plana aurrera eramaten lagunduko dute.


Metodologiaren ardatzak edukien hiru arloak izango dira, hots, Getxoren INGURUNE FISIKOA (kanpoko guneak, zirkulazioa, garraioa eta etxebizitza), bere INGURU SOZIALA ETA SANITARIOA (gizarte zerbitzuak eta osasuna), eta PARTAIDETZA-INGURUA (gizarte laguntzako eta enplegurako sareak, gizarte-begirunea eta inklusioa). Zeharka Komunikazioa eta Genero berdintasuna landuko dira.


Parte hartzeko interesik baduzu ondorengo link honetan egin dezakezu inskripzioa eta informazio gehiago nahi izanez gero sartu beraien webgunean.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter