Lagunkoitasunaren inguruko beste bilera garrantzitsu bat egin zuten otsailaren 16an. Getxo Lagunkoiak sustatzen duen proiektuak erakutsi duen konpromisu eta dinamismoagatik beste guztientzako erreferentzia bilakatu da. 100 pertsonek hartu zuten parte bileran eta denen artean diagnosian jasotako puntuak hobetzeko 70 proposamen bildu zituzten. Behin hobekuntzak proposatutakoan, akzio plan bat burutu eta lehentasunak ezarri zituzten.

 

Informazio gehiagorako, diagnosiaren fasea ondorengo hiru helburuetan oinarritzen da:

  • Herritarrek herriak duten lagunkoitasun maila ezagutzea, ideia berriak jaso eta proiektua aurrera eramateko erreferente izan daitekeen pertsonak identifikatzea.
  • Udalerriaren inguruko informazioa jaso eta ikertzea, herrian egiten diren aktibitateak eta horiek sustatzen dituztenak identifikatu.
  • Identifikatzaile kuantitatiboak erabiliz Getxoko biztanleek lagunkoitasunaren inguruan pentsatzen dutena ikertzea.
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter