Martxoaren 22an ospatu zen Barakaldoko Euskadi Lagunkoiaren 5. Jardunaldia, topaketa honetan, 7 establezimendu lagunkoi berri batu ziren.

 

Barakaldoko lagunkoi sarea 44 establezimenduk osatzen dute jada eta establezimendu lagunkoien berezitasuna Euskadi Lagunkoia mugimenduari esker lortu dute. Mugimendu horren helburua, merkataritzako establezimenduak, 65 urtetik gorakoak diren, mugimendu murriztua duten edo ikusmen zein entzumenarekin arazoak dituzten adineko pertsonekiko gune lagunkoietan bihurtzea da.

Herriko merkataritzaren egituraren barnean, parte-hartze garrantzitsua dute adineko pertsonek eta merkatu, zerbitzu eta ostalaritzak duten jarrera integratzaileari esker eskainitako zerbitzu horiek, geroz eta kalitate hobeagokoak zein pertsonalizatuagoak dira.

Gaur egun, Euskadi mailan, 356 establezimendu dira Establezimendu Lagunkoien sarea osatzen dutenak.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter