Zerk eraman zintuzten Euskadi Lagunkoiara batzera?



Udalak urteak daramatza gure herriko adineko pertsonen bizi kalitate handiagoa eta zahartze aktibo osasuntsua edukitzeko pausuak ematen. Irisgarritasuna hobetu, zerbitzu egokituak eskaini edo zahartze aktiboa promozionatuz. Baina, ordura arte egin ziren ekintza guztiak birplanteatu behar zirela ikusi genuen. 

Adineko pertsona asko bizi dira gure herrian eta martxan jartzen dugun ekimen orok, pertsona horien ikuspuntua edukitzea komenigarria dela pentsatzen dugu, azken finean, denontzako positiboa izan daitekeen ikuspuntu bat delako. Beste herri batzuk sare honetara batzeko hautua egin zutela eta Europan zehar egiten ari ziren lana ikusirik, adineko pertsonek zein herritar guztiek parte hartze zuzena duten OMEk eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako adineko pertsonekiko herri Lagunkoia ekimena oso interesgarria iruditu zitzaigun.

Aurreko guzti horrek eraginda batu ginen Euskadi Lagunkoia sarera.

 

Zeintzuk ziren proiektuaren hasierako helburuak?

Proiektuak berak adierazten duen moduan, parte-hartzea bermatuko zuen adineko pertsona desberdinez (auzoa, adina, egonezin desberdinak…) osatutako talde eragile autonomo, sustatzaile eta laguntzailea sortzea izan zen lehen helburua. Proiektuan sinistu eta eurenganatuko zuten taldea sortzea. Hasieratik argi geneukan, adineko pertsonen ikuspuntutik egindako proiektu bat izan behar zela eta horretarako, adineko pertsonen parte-hartzeak sustatutako ekimen bat izan beharko zela.



Zer nolako harremana izan du Basauriko herriak foku taldeekiko? Ze mekanismo erabili dituzue parte-hartze herrikoia erraztu eta parte-hartzaileen arteko dibertsitatea bermatzeko?

Foku taldeak oso positiboak izaten ari dira, eta gure ustez bertan parte hartzen duten pertsonak beraien iritzia entzuten dela ikusi eta Basauri hobetzeko proposamenak egiten ari direla.

Lehenik eta behin, talde eragilea sortu genuen eta herriaren hobekuntzak proposatzerakoan boterea zutela ikusi zutenean, proiektua sustatu, azaldu eta dinamizatzeko gai zirela ohartu ziren. Horregatik, ekimenaren inguruko aurkezpena egin eta parte-hartzea bultzatu zen. Udaleko teknikoen laguntzarekin, beraiek izan ziren parte-hartzea bultzatu zutenak.

Adineko pertsonei zuzendutako hainbat tailer antolatu ditu urteetan zehar Basauriko Udalak eta talde horiek jubilatu elkarte desberdinetako junta kideekin batuz foku taldeen eraketa erraztu da. Gainera, gizarte maila aberatsa duen herria da gurea eta auzo, adin edo egonezin desberdinak dituzten pertsona horiek, Udaleko tekniko zein adineko pertsonen eremuan lan egiten duen profesional askoren laguntza izan dute prozesuan zehar.

 

Euskadi Lagunkoia ekimenak Euskadiko herri eta hirien arteko elkarbizitza hobetzen laguntzen duela uste al duzu?

Noski baietz, adineko pertsonen parte-hartze baliatuz gure herriko bizi kalitatea eta harremanak hobetzen dituen lan bat proposatzen ari gara, azken finean, herritar ororen mesede den proiektu bat izanik. Ekimen honekin, adineko pertsonen eta gazteen arteko zein emakume eta gizonen arteko elkarbizitza hobetzeaz gain, herri lagunkoiago bat eratzen ari gara.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter