-
11 Maiatza 2018
Maiatzaren 9an, Zestoako Euskadi Lagunkoiako sustatzaileen topaketa berri bat ospatu zuten. Diagnosi faseari azken errepasoa emateko elkartu ziren.
Ekainaren 20ra begira jarrita, deialdi berri bat egingo dute ahalik eta pertsona gehien gerturatu dadin hurrengo Zestoa Lagunkoiako topaketara.
Zestoa, 2016ko maiatzean batu zen Euskadi Lagunkoia sarera. Urte horretako irailean aurkeztu zen ekimena udalerriko biztanleen aurrean. Aurkezpen horren helburua, proiektua ezagutzera ematea zen, diagnosi fasea martxan jarriko zuen talde eragilea sortu ahal izateko.
2017 azaroaren 22an, Zestoako lan taldeak diagnosiaren faseko garapenaren inguruko ebaluazioa egiteko bilera bat antolatu zuten. 2018ko urtarrilaren 10ean, berriro batu ziren, kasu honetan, egindako galdetegiaren erantzunak aztertzeko. 62 erantzun jaso zituzten, familiaren eta bizilagunen arteko harremana positiboki baloratuz. Parkeak eta irisgarritasunari lotutako gaiak izan ziren, talde eragilearen ustetan, herriaren atentzio gehien behar zutenak.