Aste honetan zehar, Barakaldoko saltoki txikiek aulki bat aterako dute kalera adineko pertsonak bertan eseri eta dendako gertutasun eta tratu pertsonalizatua bezalako balioak ezagutu ditzaten.

Akzio hau, Barakaldoko udaletxeko garapen agentziak, Inguralde, bertako merkataritzak eta Eusko Jaurlaritzak, Euskadi Lagunkoia programaren bitartez, martxan jarritako ‘Bila ezazu zure aulkia’ kanpainaren barruan kokatzen da.

Honen helburua, herriko saltoki txikiek establezimendu lagunkoiaren zigilua lortzea sustatzeaz gain, adineko pertsonentzako erosketa esperientzia eta ingurune erosoak sortzea da.

Barakaldoko 44 saltokiek adineko pertsonekiko lagunkoiak egiten dien zigilua lortu dute jada, horretarako, auki bat ipini, saltokiko irisgarritasuna erraztu, produktuen etiketak letra handiagoan jarri eta lupa efektuko betaurrekoak jartzea bezalako akzioak egin dituzte. Beste 10 establezimenduk aste honetan hasi dute zigilua lortzeko prozesua.

Bat egin saltoki lagunkoiekin, eta eskuratu zigilua! lelopean, Euskadi lagunkoia proiektua aurkeztu zen lehen jardunaldian. Saltokietako langileei jarraibideak eskaini zaizkie, sentiberatasuna landuz adinekoei ematen zaien arreta hobetu dezaten. Aldi berean, negozioaren autoebaluazioa egin ahal izan dute, zein alderdi hobetu daitezkeen aztertu eta ‘lagunkoiak gara’ zigilua lortzeko. Horrez gain, Matia Fundazioko kideak gaiaren inguruko tailer bat eskainiko die herriko merkatariei. 

Bigarren tailerra berriz, kasu praktiko eta establezimendu txikien komunikazioa lantzeko mezu eta irudietan ardaztuko da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter