Ordiziako udala 2013. urtean batu zen Euskadi Lagunkoia ekimenera eta “establezimendu lagunkoia” moduko akzioak jarri ditu martxan orduztik


Proiektu honen markoaren barnean, 2013. urtean, establezimenduak adinekiko lagunkoiak izatea sustatu zen, adineko pertsonen beharrak kontuan izanik. Horretarako jarri zen martxan “Establezimendu laguna”.

Orain aurrera egin behar dugu, horregatik, Euskadi Lagunkoiatik, merkatari eta ostalariekin jarri dira harremanetan proiektu honekin aurrera jarraitu eta laguntza bereziak behar dituzten pertsonak laguntzeko. Kasu honetan, ikusmeneko arazoak eta hesteetako hanturazko gaixotasunak dituztenekin izan da konkretuki.

Horretarako, Begisare eta ACCUrekin bateratzeko bi mozio onartu ziren maiatzeko plenoan; ekainean berriz, Begisare taldearekin batera, arazo hori duen pertsona baten egunerokotasunean ezarri gara beraiek dituzten zailtasunak aztertzeko, horren inguruko hitzaldi bat eman da eta horrez gain, herriko merkatari eta ostalariekin jarri gara harremanetan eurak ere ekimenera bat daitezen. Konkretuki, hilaren 21ean, elkarte, ostalari, merkatari eta udaletxearen arteko batasuna erakusten zuek ekitaldi publiko bat antolatu zen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter