Getxoko udalak Zineadin programa sortu du, adineko pertsonak erdigunean ipintzen dituen zineforuma,

bizitzako etapa honi ikuspegi generalago eta errealistago bat emanez.

2018 eta 2019 urteetan zehar “Romo Kultur Etxea” gunean eramango da aurrera programa eta doako sarrera izango du.

Zikloa 5 film luze eta debatez osaturik dago, “ondo pasatzeko, hausnartzeko eta adinean aurrera goazenean gertatzen diren bizipen garrantzitsuak zabaltzeko diseinatu da”.

Sesio bakoitzak aurkezpen txiki bat izango du aurretik, bertan ikusiko denaren azalpen txiki bat emango delarik. Behin proiekzioa amaitzean, pelikula ikusi dutenen artean emozioak eta hausnarketak partekatzeko lekua ere izango da.

Honako hauek dira aukeratutako film luze eta egunak:

  • ¿Y si vivimos juntos? – Urriak 4, osteguna
  • The lovers – Azaroak 29, ostegua
  • Formentera Lady – Urtarrilak 31, osteguna
  • El becario – Otsailak 31, osteguna
  • La extraña pareja – Martxoak 28, osteguna

Informazio gehiagorako deskargatu programa osoa:

Deskargatu programa

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter