Zergatik animatu zineten Euskadi Lagunkoia sarera atxikitzera?

Badira urteak Udala konturatu dela Amurrioko biztanlegoa (gainontzeko herrietan gertatzen ari den bezala) zahartzen ari dela eta ondorioz,

behar berriak dituela. Bizitza itxaropena asko luzatu da azken hamarkadetan eta gero eta persona nagusi gehiago ditugu. Gainera persona nagusi hauek behar berriak dituzte, ez dira duela bizpahiru hamarkadetako persona nagusiak bezalakoak. Guzti honegatik Udalak pentsatzen zuen Zahartze Aktiboa sustatzeko benetako programa bat behar zuela eta Euskadi Lagunkoia sarera atxikitzea erabaki zuen, Euskadi Lagunkoia Zahartze aktiboa sustatzeko programa aurrerakoia baita. 


Zeintzuk dira orain arte emandako pausuak?

Diagnosiaren fasea bukatuta ekintza plana diseinatzearen fasean gaude momento honetan Amurrion. Hala eta guztiz ere prozesua martxan jarri denetik hainbat ekintza jada martxan jarri dira. Udaleko arlo ezberdinek beste begirune batez begiratzen diete persona nagusiei zuzendutako ekimenei. Esaterako persona nagusien kontseilu bat sortu berri da herrian eta jubilatuen etxearen inguruan ere parte-hartze prozesu eta eraberritze prozesu garrantzitsu bat daukagu martxan. 

Zer asmo duzue herrian adinekoen partaidetza bermatzeko?

Euskadi Lagunkoia sarera atxikitzeak herrian adinekoen partehartzea sustatu du. Herrian irekita dauden partehartze prozesu guztietan protagonismo handiagoa izaten ari dira. Esaterako jubilatuen etxearen funtzionamenduari buruz partehartze prozesu bat sustatu du udalak eta persona nagusien kontseilu bat sortu du adinekoen partehartzea bermatzeko beraiei dagokien gaietan. 

Euskadi Lagunkoia ekimenak Euskadiko herri eta hirietako bizikidetzaren hobekuntzan eragin dezakeela uste al duzu?

Amurrioko Udalean erabat sinesten dugu prozesu honek gure herritarren ongizatean eta osasunean eragingo duela. Pertsonentzako oro har eta persona nagusientzako zehazki herri hobeago bat sortze prozesuan gaudelakoan gaude, eguneroko bizitza errazagoa egingo duena (mugitzeari dagokienean), harremanak eta zaintzak (izan formalak edota informalak) erraztuko dituena, garapen pertsonak aukerak sustatuko dituena eta behar dutenentzat zerbitzu sozial eta osasun zerbitzu egokiak bermatuko dituena. 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter