Artzeren hitzak gogora ekartzen ditu Marian-ek, Laboak doinuz jantzi zituenak: Maite ditut bai maite nire bazterrak lanbroan…

2005ean Montblanc mendira abiatu zen eta konturatu zen inguruan gizonezkoa besterik ez zituela. Orduan, Mariani otu zitzaion adineko emakume euskaldunen mendi elkarte bat sortzea: MARIMENDI. “Zergatik ezingo dugu, 20 urte barru, 80 urte izatean, mendiarekin hartu-emanean egon, mendiaz gozatu? Emakumezko heldu gutxi dago mendian jarduten duena.

Gurea ez da kirol gertakizun historikoa izan, baina mendi gailurrean, euskal gailurretatik haratago ere, munduaren jabe sentitzen garen emakumeak gara, nagusiak eta euskaldunak”. Gailurrean Artzeren hitzei doinua jartzen diete MARIMENDI elkartekoek, Laboa handiari kinu bat eginez.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin
18 Abendua 2017

Asier Gallastegi, Korapilatzen elkarteko kideak, bere ikuspuntua bidali digu «Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan» jardunaldiari buruz

Asier Gallastegi, aholkulari sistemikoa, trebatzailea eta coach-a Korapilatzenen, bere iritzi eman digu azaroaren 15ean, Bilboko Guggenheimen ospatu zen «Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan» jardunaldiari buruz. 

1- Zure iritzia jardunaldiari buruz

Niretzat jardunaldia elkartzeko modua izan zen. Egindako ekarpenak bata bestearen osagarriak izan ziren eta mezuak ekintzara jo zuen. Asmatu egin zuten ikuspuntu praktikoa emanez; martxan dauden ekimenak ezagutu, partekatzen ditugun erronkak, nazioarteko eta bertako proposamenak. Agian, faltan bota nuen adineko pertsonen ikuspuntua proiektuetan. 

2- Zure iritzia Euskadi Lagunkoiari buruz

Uste dut hitzak garrantzitsuak direla eta ekimen honek adineko pertsonen artean eremu lagunkoiak sortzean oinarritzen da. Uste dut hau dela gu deituak gaudena. Ezin dugu errealitatea aldatu, esperientzia positiboak dauzkaten eremuak bata bestearekin lotzen ez baditugu. Errealitatea garatu ditzazkegun potentzialitateeak bultzatuz eraikitzen da, hiritarrengadik sortzen diren esperientziak geroz eta indartsuagoak eta zabalagoan eginez. 

3-Euskadirako gomendatuko zenukeen praktika on bat

Jardunaldian edade ezberdinetako pertsonen artean sortzen diren eremuez hitz egin genuen, gailu elektrikoen konponketa egiten direnean adibidez "Repair Cafe" antzekoak, "Ganchillo social" bezalako tailerrak, elkartzeko balio dutenak eta auzoen birsortzea eragiten dutenak hirietako artea kontuan hartuz. Baita, 3Dan eginiko gailuetan, mekartuan aurkitu ezin ditzazkegun tresnak sortzeko balio dutenak. 

18 Abendua 2017

Artolazabalen iritziz, “adinekoetara egokitzen diren hiriak egitea herritarren zahartzeari erantzuteko tokiko plangintza politiko eraginkorragoa da”

  • “Ingurune fisikoak eta sozialak erabakigarriak dira pertsonak osasuntsu, independente eta autonomo egoteko zahartzaroan”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “adinekoetara egokitzen diren hiriak eta erkidegoak egitea herritarren zahartzeari erantzuteko tokiko plangintza politiko eraginkorrenetakoa da”.

Artolazabalek, gaur goizean, Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuran hitz egin du; bertan, Eusko Jaurlaritzak adinekoak ahalduntzeko eta zahartze aktiboa sustatzeko martxan duen Euskadi Lagunkoia programaren garapena azaldu du.

18 Abendua 2017

Zarautzen diagnosiaren aurkezpena egin da

Zarauzko herritarrak eta udala erabat murgilduta daude "Zarautz Lagunkoia" aurrera eramaten. Hainbat hilabetetako lanaren ondoren, diagnosiaren aurkezpena egin berri dute eta bilera berdinean herritarren ekintzak lehenetsi dituzte. 

18 Abendua 2017

Familiarekiko eta bizilagunekiko erlazioa da gehien baloratzen dutena herritarrek Azkoitia Lagunkoiaren inkestaren arabera

Uda aurretik Azkoitiko etxeetan banatutako 5.500 inkestetatik, 591 jaso dira beteta. Galdeketa martxan jarri zen helburu batekin. Alegia, jakite aldera zenbateraino den Azkoitia herri lagunkoia pertsona nagusientzat. Proiektuak bilatzen duena da diagnosia egitea lanean bide zuzenetik jarraitu ahal izateko, herri lagunkoia eraikitzeko, zahartzaro aktiboa eta partaidetza sustatuz.

Emaitzak alde batera utziz, sustatzaileen ustez partaidetza altua izan da eta euren eskerrik onena helarazi nahi die galderei erantzuteko denbora hartuz, parte hartu duten herritar guztiei.