“Tokian, Tokikoa”

“Tokian, Tokikoa”. Blanca Gomez d 62 urte ditu eta bere bizitza erdia baino gehiago eman ditu lanbidean. Markinan jaioa, euskal zeramikarekiko jakinmina piztu zitzaion gaztetatik. 1982an Jose Ortiz de Zarate buztinlaria ezagutu zuen, dagoeneko erretiroa hartua zuena. Hark irakatsi zion Blancari ofizioa, onenaren eskutik ikasi zuen eskuekin artea egiten, eta datozen belaunaldiek bere urratsak jarraitzea espero du.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin
21 Abuztua 2017

Ispasterrek bat egin du Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarearekin

Garbiñe Sáenz de Buruaga Ispasterreko alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.

Lide Amilibiaren iritzitan, “adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira. Horrela, bizitza errazten duten xehetasunekin eta gauza txikiekin, udalerrian egun bakoitza atseginagoa izango da gizarte guztiarentzat”.

Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 47 udalerrik osatzen dute.

ispaster atxikimendua euskadi lagunkoiara 2

21 Abuztua 2017

UPV/EHUren Udako Ikastaroek Euskadi Lagunkoia mugimenduak sustatzen duen adinekoekin lagunkoiak diren establezimenduen sarearekin bat egin dute

  • Udako Ikastaroen sustatzaileek konpromisoa hartu dute adinekoek parte hartzeko bide ematen duten jarduerak sustatzeko
  • Lide Amilibiak eta Carmen Agoués-ek, Miramar Jauregian itxi dute akordioa
  • Gida bat sortu da; gidak sarbidea adinekoen ezaugarri eta beharretara egokitzeko aholkuak eta gomendioak jasotzen ditu
  • Establezimendu lagunkoien sarean, guztira, hiru lurraldeetako 47 udalerritako 330 erakunde daude

Universidad Pública Vasca / Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroek Euskadi Lagunkoia mugimenduak sustatzen duen Adinekoekin Lagunkoiak diren Establezimenduen Sarearekin bat egin dute. Horrela, Udako Ikastaroen sustatzaileek konpromisoa hartu dute adinekoek parte hartzeko bide ematen duten jarduera lagunkoiak sustatzeko; horretarako, baliabideak pertsona horien beharretara egokitu eta pertsona horiek prestakuntza-jardueretan sartzea bultzatuko da.

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak Carmen Agoués UPV/EHUren Udako Ikastaroen zuzendari akademikoari erakutsi dio esker ona. Erakunde honek bat egin du guztira hiru lurraldeetako 47 udalerritako 330 establezimendu batzen dituen establezimendu lagunkoien sarearekin.

Atxikipena UPV/EHUren Udako Ikastaroetan hainbat lanetan diharduten zenbait pertsonak eta Euskadi Lagunkoia Sareak eskaintzaren lagunkoitasunari buruz hausnartzeko programaren ondoren izan zen. Hainbat lanbide-profiletako pertsonek adinekoek ikastaroetan duten parte-hartzea edo pertsona guztiek ikastaroa osatzeko orduan egiten duten ibilbidea aztertu dute. Hausnarketa horren ondorioz, adineko pertsonek izan ditzaketen zailtasunak egiaztatu eta, horrela, gertakari horiek arindu ahal izateko hobekuntza posibleak proposatu ahal izan zituzten. Horren guztiaren ondorioz, gida espezifikoa sortu da; gidak Udako Ikastaroetara sartzeko bidea adinekoen ezaugarri eta beharretara egokitzeko aholkuak eta gomendioak jasotzen ditu.

Ekintza hori ‘2015-2020 aldirako Zahartzaro Aktiborako Euskal Estrategia’n kokatzen da; bertan, aipamen berezia egiten zaio “bizitzan zeharreko ikaskuntza euskal gizartean txertatzeari”. Halaber, Bizitzan Zeharreko Ikaskuntzari buruzko urriaren 10eko 1/2013 Legearen aplikazioarekin egiten du bat; Legeak prestakuntza hori euskal herritarren eskubide gisa jotzen du, zeinak pertsonek garapen pertsonalerako oinarrizko gaitasunak eskuratzeko duten aukera-berdintasunaren printzipioari bide ematen baitio.

Gainera, Europako Batzordeak, etengabeko ikaskuntza lehentasunezko helburu politiko gisa aldarrikatzen duela kontuan hartuta, hezkuntzak gizarte-partaidetzarako eta garapen pertsonalerako derrigorrezko baldintza gisa duen garrantzia aitortzen eta azpimarratzen du: “ezagutza, jarrera eta gaitasunak etengabe geureganatzen eta eguneratzen egotea herritar ororen garapen pertsonalerako ezinbesteko baldintzatzat eta gizarteko eremu guztietan parte hartzeko baldintzatzat jotzen da –herritartasun aktiboa izan zein lan-merkatuan txertatzea izan–”.

Euskadi Lagunkoia Osasunaren Mundu Erakundeak sustatutako Age-friendly Environments Programme ekimenean oinarritzen da. Tresna eraginkorra da adinekoei eta erkidegoei beren ahalmen guztia aprobetxatzen eta beren ingurunea, udalerriak, herriak eta hiriak dauzkaten beharrizan, nahi eta gaitasunen arabera eraikitzeko gizartean parte hartzen laguntzeko. Tresna horrek, aldi berean, laguntza, babesa eta segurtasuna ematen die eta mugimendu horren eragile nagusi bilakatzen dira, bai eta proiektuaren protagonista, eredu eta garapenaren lider ere.

Gaur egun, Sarea –Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen du– hiru lurraldeetako 46 udalerrik osatzen dute. Euskadi Lagunkoia Sarearen bidez, Euskadi abangoardian dago gai honetan; izan ere, mundu-mailan udalerri lagunkoi gehien duen lurraldea da, eta nazioarteko erreferente gisa ezarri da, ekimenean hainbat tamainatako hiriburu, hiri eta herri batu baitira.

zigilua egurrean

Establezimendu Lagunkoiak

Merkataritzaren eta Gizarte Politiken ardura duten sailek, 2016an, Establezimendu Lagunkoiak programa abian jarri zuten, lagunkoitasuna sustatzeko Euskadiko establezimendu publikoetan, merkataritza- eta ostalaritza-lokalak barne. Programaren helburua da lagunkoi bilakatu nahi diren establezimenduei erraztasunak ematea eta, horretarako, gida bat eta prestakuntzarako sarbidea ematea.

Establezimenduen kudeatzaileei zuzendutako aholkuak eta urratsak dira; horien bidez, merkatariek eta ostalariek beraiek beren lokalak espazio lagunkoi bilakatzea lortu nahi da eta, horrela, bezeroari arreta emateko zerbitzua hobetzea, langileak hobeto sentsibilizatuz. Pertsona guztiei eta, bereziki, adinekoei kalitateko zerbitzua emateko urrats eta gomendioak dira, kasu askotan doakoak edo oso kostu txikikoak. Horrela, adinekoek hainbat eremutan izan ditzaketen beharrizanak konpentsatzen dira: mugikortasun-galera, ikusmenaren gutxitzea, entzumenaren gutxitzea edo narriadura kognitiboa.

21 Abuztua 2017

Lekeitio Euskadi Lagunkoia sarera atxiki da

Koldo Goitia Lekeitioko alkateak, Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia adinekoekin lagunkoiak diren udalerrien sarean sartzeko hitzarmena sinatu zuten ekainaren 24an. Horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzeko eta sustatzeko konpromisoa bermatu da.

 

21 Abuztua 2017

Bizitzeko toki atsegingarritzat hartzen da Amurrio

Amurrio Lagunkoia ekimenak –adinekoekin herri atsegingarriagoa izango dena eraikitzeko proiektua– udalerriaren atsegingarritasuna ebaluatzeko diagnostikoaren lehen aurrerakina aurkeztu du.

Amurrio, 2017ko ekainaren 30a.- Amurrio Lagunkoia proiektuaren helburua da herria adinekoekin atsegingarriagoa izan dadila, hots, adinekoei osasun, partaidetza, segurtasun eta bizi-kalitateko aukerak emango dizkien herria izan dadila.

“Azken buruan, proiektu horren bidez, adinekoak aintzat hartuko dituen Amurrio eraiki nahi da, adinekoak izan daitezen osasun eta bizi-kalitateko aukerak emango dituen herria sortzeko prozesuaren protagonistak”, adierazi du Udaleko Berdintasun eta Adinekoen Saileko zinegotzi Estíbaliz Sasiainek.

Amurrion ekimen hori garatu izanak, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazitako lau fasetako (diagnostikoa eta plangintza, inplementazioa, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza) lan-metodologia jarraitzea du bereizgarri. Amurrio lehenengo fasean dago orain, hots, diagnostikoa egiten ari da. Udalerriaren atsegingarritasuna ebaluatzeko, hainbat informazio-iturri erabiltzen ari dira, hala nola, datu estatistikoak aztertzea, topaketak herritarrekin eta agenteekin antolatzea eta atsegingarritasunari buruzko galdeketak egitea.

2016ko urriaz geroztik, hamar topaketa edo bilera burutu dira herritarrekin, horiei eta, batez ere, adinekoei galdetzeko zein diren eguneroko arazoak, inguruko alderdi onak eta txarrak zein diren jakiteko. Bilera horietan, Osasunaren Mundu Erakundearen metodologiak ezarri dituen zortzi ikerketa edo ekintza arloen artean bost landu dira: aire zabaleko espazioak eta eraikinak, garraioa, etxebizitza, errespetua eta inklusioa eta partaidetza eta gizarte-ehuna.
Bestetik, maiatzean, galdeketa bat egin da, adierazle kuantitatiboen bitartez, herritarrek adieraz dezaten zein den herriaren atsegingarritasun-maila. Guztira, 150 inkesta bildu dira.

Oraingoz, partaidetza-espazioetan nahiz inkestan bildutako iritzien arabera, amurriar gehienen ustez, Amurrio bizitzeko toki atsegina da, hots, herritarren beharretara moldatuta dago eta elkarbizitza erraza da. Iritzi hori gehienena bada ere, desberdintasun nabarmenak aurkitu dira eguneroko jarduerak egiteko (autonomia-maila) laguntza behar dutenen eta osasun-egoera txarra dutenen artean. Baina herritar gehienen iritzia ona da.

Alderdi onak 

Amurriok alderdi on asko dauzka, herritarren elkarbizitza atsegin egiten dutenak. Herriaren bereizgarriek errazago egiten dute adinekoen bizimodua. Horra hor alderdi onak:

  • Parke, plaza eta berdegune kopurua nahikoa da, ongi kokatuta eta zainduta daude, aisialdiko jarduerak, gizarte-jarduerak eta zainketa-jarduerak atsegin handiz egiteko.
  • Gero eta irisgarriagoak eta erabilgarriagoak diren kaleak eta espaloiak.
  • Ibilbide osasungarriak, jarduera fisikoak eta sozialak egiteko aproposak.
  • Aisialdiko eta prestakuntzako jarduera-eskaintza ugaria da, baita kirol-eskaintza ere. Eta jarduera horiek eskaintzen dituzten eraikin publikoak ongi kokatuta daude.
  • Adinekoekiko begirunea.
  • Senideekiko hurbiltasuna, harremanak eta laguntza-trukea.
  • Herritarrekiko eta, batez ere merkatariekiko hurbiltasuna, harremanak eta laguntza-trukea. Amurrioko merkataritza oso adiskidetsua da adinekoekin.

Hobetu beharreko alderdiak

  • Hala eta guztiz ere, herritarrekin egin diren topaketen barruan, parte-hartzaileek oztopo arkitektonikoak, sozialak eta ulertze-oztopoak kentzen jarraitu behar dela adierazi dute, baita irisgarritasuna bultzatu behar dela ere, hain zuzen ere, hauek egin behar dira:
  • Parke, plaza eta berdeguneetako ekipamenduak hobetzea.
  • Kale, espaloi, eraikin publiko eta establezimenduen toki jakinen irisgarritasuna hobetzea.
  • Garraio publikoaren irisgarritasuna hobetzea.
  • Etxebizitzak mendekotasun-egoeretara moldatzeko dauden laguntzak ezagutaraztea.

Atsegingarritasunari buruzko Galdeketaren bidez egindako landa-lana aztertzean egiaztatu da inkestatu diren herritarren % 89,7rentzat Amurrio bizitzeko oso atsegina edo atsegin samarra dela.


“Amurrio Lagunkoia ekimenak adinekoaren kontzeptua aldatu egingo du ikuspegi guztietatik –gizarte-, hirigintza-, kultura-ikuspegiak, besteak beste–. Adinekoen bizi-kalitatea hobetzeko aurrera egiten duten udalerrien erreferente izan nahi dugu, epe laburrera eta ertainera jarduerak egiten”, adierazi du Estíbaliz Sasiain zinegotziak.