Euskadi Lagunkoia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila sustatu eta Matia Institutua abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Adinekoak aintzat hartzen dituzten ingurune fisikoak pertsona guztientzako independentziaren eta dependentziaren arteko ezberdintasuna izan daitezke, baina bereziki garrantzitsuak dira zahartzen ari direnentzat (OME, 2002: “Envejecimiento activo: un marco político”)

Bizitza aktiboa eta autonomoa izaten jarraitzea, hein handi batean, hiri diseinua lagunkoia izatearen, segurtasuna bermatzearen eta etxeko inguruneak egokitzearen arabera dago. Proiektu hau zahartze aktiboaren paradigmaren pean garatzen da. Adinekoekin lagunkoia den inguruneak egiturak eta zerbitzuak berrantolatzen ditu, banakoen behar eta ahalmen ezberdinetara egoki daitezen, eta, hala, haien partaidetza sustatzen du.

 

HELBURUAK

  • Adineko pertsonek Euskadiko herri eta hirietako bizitzan ongizate-sortzaile gisa eskaintzeko dutena baliatzea.
  • Herritarren parte-hartze prozesuak sortzea eta bultzatzea.
  • Ekimen lagunkoien sare bat sortzea Euskadin.

Eskuorri informatiboa deskargatu

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter