Parte hartzeko prozesua

1. Dokumentazioa bidaltzea:

  • Lagunkoitasuneko jardunbide egokien fitxa teknikoa.
  • Erantsitako dokumentuak edo fitxategiak (argazkiak, bideoak, memoriak, etab.)

2. Jasotako informazioa begiratzea:

  • Euskadi Lagunkoiako talde teknikoak dokumentazio guztia begiratuko du, eta, behar izanez gero, informazio osagarria eskatu, jardunbide egokia baloratzeko eta sareari atxiki dakiokeen ala ez erabakitzeko.

3. Datu-basean sartzea:

  • Positiboki baloratzen diren jardunbide egokiak Euskadi Lagunkoiaren webguneko atal gisa ageri den jardunbide egokien katalogoan agertuko dira.
  • Altan eman ondoren, horren berri emango da, Euskadi Lagunkoiaren komunikazio-bideak erabilita (webgunea, sareak eta buletina).

4. Eguneratzea:

  • Urtero berrikusiko dira sarea osatzen duten jardunbide egokiak, datu-basean eguneratuta egon daitezen.

Atxikitze-fitxa

Euskadi Lagunkoiako jardunbide egokien sarean parte hartzeko, dokumentu hau bete behar da:

LAGUNKOITASUNEKO JARDUNBIDE EGOKIEN FITXA (deskargatzeko dokumentua)

Hura bete ondoren, helbide elektroniko honetara bidaliko da, erantsitako dokumentu edo fitxategiekin batera: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

 

ZER DIRA JARDUNBIDE EGOKIAK?     JARDUNBIDEAK ARLOKA

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter