Ekimen lagunkoien sarea sortzeko asmoz, era guztietako erakundeak (publikoak, pribatuak eta sozialak) gonbidatu nahi ditugu, lagunkoitasunaren aldeko mugimenduarekin bat egin dezaten.

Zer onura dakarkie erakundeei lagunkoitasunaren aldeko mugimenduarekin bat egiteak?

  1. Lagunkoia sarean sartzea. Hala, Esperientzien Mapan agertuko dira, baita beste plataforma batzuetan ere.
  2. Denboraren Bankuko erabiltzailea izatea. Bertan, ideiak, jarduerak eta denbora doan truka ditzakete Euskadiko beste pertsona eta erakunde batzuekin.
  3. Leku eta txokorik gogokoenak Toki Lagunkoien Mapan jasotzea.
  4. Euskadi Lagunkoiaren blogean idaztea, erabiltzaileekin ideiak, hausnarketak, kezkak, iritziak, etab. partekatzeko.
  5. Ekimen lagunkoiak proposatzea.
  6. Buletin elektronikoan (newsletter) harpidetzea
  7. Jaso posta elektronikoan Euskadi Lagunkoiari buruzko informazio guztia! (albisteak, ekimenak, berriak…).
  8. Euskadi Lagunkoiaren esparruan martxan diren jarduera eta ekimen guztietan modu aktiboan parte hartzea.
  9. Leku, udalerri edo hiri bateko lagunkoitasun mailari buruzko iritzia ematea eta beste erabiltzaile eta erakunde batzuekin eztabaidan aritzea, lagunkoitasunari buruzko galdera-sortari erantzunez.

Egin bat mugimenduarekin, besteak beste, erakunde gisa lagunkoitasunaren alde egiten dituzuen ekintzen berri emateko. Bete inprimakia!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
Erakunde datuak

Erakunde fitxan agertuko diren datuak

Webgune erabiltzailea

Weguneko erabiltzailea sortzeko datuak. Email bat jasoko duzu erabiltzailea kautotzeko.

captcha