Pegatina Municipios Amigables Euskadi Lagunkoia Zergatik ekimen hau?.

Gaur egun, 506.594 pertsonek 65 urtetik gorako adin-tartea gainditu dute Euskadin (Eustat, 2023). Honek esan nahi du 10etik bi pertsona adinekoak direla. 2029an zifra hau areagotu egingo da: 10etik hiru izatera pasatuta.

Adineko pertsonak kontsumitzaile handiak dira. Hala, 60 urte edo gehiago dituzten adinekoek astero, bataz-beste, 96,67 euro kontsumitzen dituzte, 16 eta 44 urte bitarteko biztanleriak duenaren gainetik.

Talde honek establezimenduekin dituen ezaugarrietako batzuk:

  • Gertuko merkataritza txikira jotzen dute.
  • Zerbitzu ona leialtasunez saritzen dute.

Baina hauetako askok, ordea, arazo edo zailtasunak dituzte establezimendu bat bisitatzerakoan. Esaterako adineko pertsonen %21,4k erosketa egiterakoan zailtasunak dituela aitortzen du, hau da, ia 100.000 pertsonek laguntza behar dute zeregin honetarako. Hau 80 urte edo gehiagoko pertsonen %44ri gertatzen zaio.

Definizioa eta Helburuak.

Adinekoak bezero leialak izan ohi dira, ondo ezagutzen dituzte erosten dituzten produktuak, egunero erosten dute, eta arreta pertsonalizatua eskatzen dute; hori dela eta, konfiantzazko harremana sortzen dute dendariarekin.

Establezimendu lagunkoia” programa hezkuntza-kanpaina bat da eta, aholkuen bidez, kostu txikiko edo kosturik gabeko jardunbideak proposatzen ditu enpresei adineko bezeroak erakartzen laguntzeko.

Ekimen honen helburua establezimenduak lagunkoiagoak izan daitezen lortzea da, eta toki horiek adinekoen beharretara egokitzeko prozesuan aurrera egitea, adinekoek bizi diren ingurunean ahalik eta modurik autonomoenean bizitzen jarrai dezaten eta ongizate hobea izan dezaten.

Zer eskaintzen dugu?

Hauek egiteko aukera izango duzu, DOAN:

  • Zure dendaren lagunkoitasuna hobetzeko jarraibideak ezagutu.
  • Bezero eta adineko pertsonekiko arreta zerbitzua hobetu sentsibilizazio pertsonala areagotuz.
  • Norbere negozioaren autoebaluazioa egin hobetu beharreko alderdiak identifikatzeko.
  • “Lagunkoiak gara” zigilua lortu, konpromisoa zabaldu ahal izateko.
  • Euskadi Lagunkoia Sarea, Toki Lagunkoien Mapa eta Establezimendu Lagunkoien Gidaren bitartez doako sustapena.

¿Programan parte hartu nahi duzu?

Jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez edo 943224643 telefono-zenbakiaren bidez, eta eman beharreko urratsen berri emango dizugu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter