Zer da herri lagunkoia izatea?

Hiri ingurune integratzailea eta irisgarria da, pertsonen arteko bizikidetza eta adinekoen zahartze aktiboa sustatzen duena.
Une honetan, honako udalerri hauek daude Euskadi Lagunkoia programari atxikita: Ordizia, Orio, Hondarribia, Zumarraga eta Añanako Kuadrilla.

Nola izan Lagunkoia udalerrien sareko parte?

4 faseko lanerako programa edo prozesu bat ezartzen da, ofizialki atxikitzeko dokumentua sinatu ondoren.

1. Udalak atxikitzeko dokumentua sinatzea: Abiapuntu gisa, Udalak proiektuari atxikitzeko dokumentua sinatzen du eta lagunkoitasunarekiko konpromisoa hartzen du. Horrela, Lagunkoia udalerrien sareko parte izateaz gain, Osasunaren Mundu Erakundeak koordinatutako Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sareko parte izateko prozesuari ere hasiera emango litzaioke.

2. Diagnostikoa:Proiektua martxan jartzeko lehenengo fasean diagnostikoa egiten da, udalerriaren lagunkoitasun maila neurtzeko, adinekoen eta gainerako herritarren iritziak entzunez.

3. Lagunkoitasun Plana: Diagnostikotik abiatuta, “Udalerriaren lagunkoitasun plana” prestatzen da, diagnostiko aldiko partaidetza saioetan bildutako eta eztabaidatutako ekarpenen ondorio gisa. Bertan, helburuak eta jardun ildoak biltzen dira, baita gauzatu beharreko ekimen proposamenak ere.

4. Esku-hartzea: Udalerriaren lagunkoitasun plana aurkeztutakoan, bertako ekimenak eta programak jartzen dira martxan.

5. Ebaluazioa: Amaitzeko, abian jarritako ekimenen eta udalerrian garatutako prozesuko fase guztien ebaluazioa egiten da.

Lau faseok etengabeko hobekuntzako zikloa osatzen dute. Azken ebaluazio fasea amaitutakoan, lehenengotik lanean hasten da (diagnostikoa). Horrela, hobetzeko etenik gabeko prozesua ezartzen da, udalerri lagunkoia lortzeko.

Zure udalerriak lagunkoitasunaren aldeko mugimenduarekin bat egitea nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter