“Itsasora joaten jarraitzen badut osasuntsu nagoelako da”

 

Ondarrutarra da eta 1958an, 14 urterekin hasi zen lanean itsasoan. Gaztetandik hasi zen lanean eta berak dioenez, jaio zenetik sentitu du itsasoarekiko lotura berezi bat baina, Papardok aipatu duenez “nire aitak ez zuen nahi ni arrantzale izaterik, itsasoko bizimodua oso gogorra baita”. Arrantzale izateari utzi zioenetik, 1999. urtetik, gauza asko aldatu dira, teknologia berrien eragina oso nabaria da baina, hala ere, “Gaur egungo gazte gehienek ez dute itsasora joan nahi lehorra nahiago izaten dute”. Juanek oraindik ere arrantza egiten jarraitzen du, udan bereziki, eta izugarrizko poztasuna ematen dio arraiak amuari eusten dion bakoitzean; “sentsazio horrek bihotza alaitzen dit” dio Ondarrutarrak. 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin