“Adineko pertsonengatik ez balitz, ez genuke hau edukiko”

“Adineko pertsonek egungo etorkizuna taxutu dute. Nik faltan botatzen ditut. Beraiengatik ez balitz, ez genuke hau edukiko”. Añanako bailarak 4.000 urte ditu, eta gatzagileen lanak orain arte biziraun du. Edorta gatzagilea da. Bere etxean sakonki bizi izan dute lanbide hori; oso ondo ezagutzen dute gatzaren industria. Ez zituen bere aiton-amonak ezagutu, bai ordea bailarako hainbat eta hainbat adineko pertsona.

Eurek egin dute Edorta den bezalakoa, haiei esker ikasi du dena. “Orain adinekoa ni naiz”, dio txantxetan. 55 urte ditu, lanean jarraitzeko gogotsu eta enegiaz betea sentitzen da, baita datozen belaunaldiei lanbidea irakasteko ere. “Orain da haiei erakusteko garaia, laster ezingo baikara orain bezala mugitu”. Gaur egun bailaran badaude lanean diharduten gazteak. “Baina ezin dugu denbora galdu”. Bestela, joan egongo dira. Eta haiekin , gatzaren tradizioa.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter
contentmap_plugin