UDALERRI LAGUNKOIAK

Gure herria SUSTRAIETATIK

Euskadi Lagunkoiak nagusiki adinekoengan jartzen du arreta, euskal udalerriak gune lagunkoi bihurtzeko baterako lanean gainerako biztanleen partaidetza ere sustatzeko ardatz eta eragile izan daitezen.

Zure udalerria lagunkoia da? Egin zaitez lagunkoia hemen

mapa-ikonoa

 

Zer da herri lagunkoia izatea? Hiri ingurune integratzailea eta irisgarria da, pertsonen arteko bizikidetza eta adinekoen zahartze aktiboa sustatzen duena.

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Duranguesado

Biztanle kopurua: 7.533 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %17,44 (1.314 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %4,05 (305 pertsona)

Atxikimen data: 2017ko maiatza

Diagnóstico: Orain dela gutxi atxiki denez, oraindik talde eragilea osatzen ari dira, diagnosia martxan jartze aldera, herritarrekin bilerak eginez eta lagunkoitasun galdera orriak banatuz. 

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 9.577 biztanle.

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %16,97 (1.625 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %5,80 (555 pertsona)

Atxikimen data: 2016ko azaroa.

alegria dulantze

Probintzia: Álava.

Eskualdea: Cuadrilla de Salvatierra.

Biztanle kopurua: 2.856 personas.

Portzentaia > 65 urte: 10,05% (287 pertsona)

Portzentaia > 80 urte: 2,63% (75 pertsona)

Atxikitze urtea: 2014

Diagnosia:

Alegría-Dulantzi talde promotorea sortzeko fasean dago. 

Informazio gehiagorako: http://alegriadulantzi.com/eus/index.php

Probintzia: Araba

Eskualdea: Aiarako Kuadrila

Biztanle kopurua: 10.260 pertsona

65 urtetik gorakoen portzentaia: %20,19 (2.072 pertsona)

80 urtetik gorakoen portzentaia: %6,25 (641 pertsona)

Atxikipen data: 2016ko urria.

Diagnosia: Herri lagunkoi izatera orain dela gutxi pasa denez, Amurriok oraindik ez dauka diagnosia bukatua, momentu honetan egiten ari dira. 

Taldelana:

amurrio grupo de trabajo

Informazio gehiagorako: www.amurrio.org

 anana2

Probintzia: Araba

Eskualdea: Añanako Kuadrila.

Biztanle kopurua: 159

65 urtetik gorakoen portzentaia: %31,45 (50 pertsona)

80 urtetik gorakoen portzentaia: %13,21 (21 pertsona)

Atxikimen data: 2013ko azaroa

Diagnosia: Diagnosiaren garapenerako 19 lagunkoitasun orri bildu ziren eta Salinera Santa Ana Elkarteko 10 emakume joan ziren bilerara.

Lagunkoitasun Plana: Añanako Kuadrila osatzen duten herrientzako landu zen diagnosiaren barruan sartzen da, 2014ko Abenduan amaitutzat eman zena. 

Ekimen esanguratsenak: 2015ean zehar, "Aulas Tercera Edad" izenekoak eraman ziren aurrera, herriko helduenei Hirugarren adineko ikasketetak egitera animatzen zitzaien, ondoko Kuartango eta Erriberagoitiko herrietan. Horretarako, herri horietako alkate eta kultura teknikarien artean kontaktuan burutu ziren.

Horrez gain, establezimendu lagunkoien programari dagokionez, Añanak saltzaile ibiltariekin lan egitea erabaki zuen, urrutian dauden herrietako kontaktu bakarra izaten direlako sarritan. 

Herriaren lagunkoitasun Diagnosia

Informazio gehiago: www.cuadrilladeanana.es/anana/

 

Probintzia: Gipuzkoa

Eskualdea: Debagoiena

Biztanle kopurua: 2.223

Portzentaia >65 urte: %18.94

Portzentaia > 80 urte: %6.7

Atxikimen data: 2014ko abendua

Antzuolan proiektua Landatxope Elkartearen, Udaletxearen eta AGIJUPENS taldearen laguntzarekin hasi zen, prozesu guztian zehar taldeari lagundu diotelarik. Lantaldea 20 pertsona inguruz osatua dago, bai gizon eta baita emakumez ere.

Diagnosia: 2015. urtean zehar lagunkoitasunari buruko 138 galdera-orri jaso dira eta 14 bilera egin dira herritarren iritziak jasotzeko. 

Lagunkoitasun Plana: 2016an diagnosia bukatu zen eta momentu honetan Akzio Planaren definizioan aurkitzen dira (2017ko apirila). Ekimen esanguratsuenak: "Ttipi-Ttapa" programa aurrera atera dute herriko lagunkoitasuna hobetzeko. Ibilaldi hauen bitartez herrian dauden hainbat hobekuntza antzeman dituzte eta gutxi erabiltzen ziren hainbat espazio publiko berrerabiltzeko pausoa eman dute, txikienentzako birmoldatu duten ur-zurrustako parkea bezala. 

Lagunkoitasun diagnosia: 

Lantaldea:

 antzuola 24022017

 antzuola lagunkoitasun diagnosia

 Diagnosi txostena deskargatu

 

anana2

Probintzia: Araba

Eskualdea: Añanako Kuadrila

Biztanle kopurua: 234

65 urtetik gorakoen portzentaia: %13,21 (31 pertsona)

80 urtetik gorakoen portzentaia: %5,56% (13 pertsona)

Atxikipen data: 2014ko urtarrila

Diagnosia: Diagnosia egiteko 100 galdera orri banatu ziren eta horietatik 20 jaso. Bestetik, parte-hartze baxuagatik ezin izan zen bilerarik egin. 

Añanako Kuadrilako beste herriekin egindako Diagnosiaren parte izan zen 2014ko abenduan egindakoa. 

Herriaren Diagnosia

Más información en:  www.cuadrilladeanana.es

 

Azkoitia Urolako eskualdean aurkitzen den herri Gipuzkoarra da. Euskadi Lagunkoiara 2015-2016 etapan atxiki zen. 

Euskadi Lagunkoia proiektua herritarrei 2016ko irailaren 22an aurkeztu zien, Elkargunen. 

Informazio gehiagorako: www.azkoitia.eus

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 40.983 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %26,15 (10.719 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %8,57 (3.514 pertsona)

Atxipen data: 2017ko apirila.

Diagnóstico: Orain dela gutxi atxiki denez, oraindik talde eragilea osatzen ari dira, diagnosia martxan jartze aldera, herritarrekin bilerak eginez eta lagunkoitasun galdera orriak banatuz. 

Beasain 2015eko abenduan atxiki zen Euskadi Lagunkoia programara. Diagnostiko egoki bat egiteko urtebete edo bi urteko denbora tartea beharko dela aurreratu dute. Lan horretarako herritarren eta herriko elkarteen inplikazioa ezinbestekoa dela azpimarratu dute. Aldasororen esanetan, "hortik etorriko dira ekintza desberdinak, bai udalak gauzatu beharko lituzkeenak, edo eta udalaren eskutik herritarrek gauzatu beharko lituzkeenak".

Beasain,Gipuzkoako lurraldearen barruan kokatuta dagoen udalerria da. Hiruburutik, Donostiatik, 42 kilometrora dago, Oria ibaiaren arroan. Pirinioen mendebaldeko amaieran, Beasain eta Galea lurmuturraren artean kokatutako Bizkaiko Erdiko Sinklinalaren barruan alegia.

Beasaingo herriaren lehenengo erreferentzia 1200. urtekoa da. Data horren inguruan ematen da ezagutzera, Sandratiko (San Adriango) pasabidearen erabilpena, Arabatik eta penintsula- -barnetik etorki Bidasoarantz zihoan bidearen zati legez eta Igartzatik pasaz joan ere noski. Antzinako komunikazio-bideen gurutzaleku izatearen kokapen berezi hau izan zen noski, hirigune beasaindarrari garrantzia eman ziona. Igartzako zubiaren ondoan, jaun feudala edo jauntxoa instalatu zen eta honek, dorretxea, ola eta beste eraiki zituen. Era berean eraiki ziren baita ere Dolarea, Agirrezabalgo Ospitalea, etab. Horrela, biztanlegoaren erdigunea eraikuntza horien eta parrokiaren inguruan garatu zen.

Biztanlegoak egonkor iraun zuen XIX. mendearen bukaera arte, eta une hartan herriaren industrializazio garapenak (batez ere Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles S.A. ezaguna den enpresaren sorrerakin) inmigrazio garrrantzitsua eragin zuen, 1990ean 12461 biztanle lortu arte.
Udalerria sei biztanle-gunetan banatuta dago: hirigunea, biztanle gehienak bertan direla, Arriaran, Astigarreta eta Gudugarretako auzoak, eta Aratz-Matxinbenta eta Garingo Elizateak.

Gaur egun 12.986 biztanle daude.

Informazio gehiago: http://www.beasain.org/

 

Berantevillak 2014ko urtarrilean egin zuen bat Euskadi Lagunkoia programarekin
Berantevillako Udala 2013ko abendutik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Berantevilla Lagunkoiaren helburua bertako biztanle guztien artean udalerriko auzoak eta inguruak hobetzea da, adineko pertsonak eragile nagusi gisa hartuta.

Udalerriak hainbat herri barne hartzen ditu, eta herri horiek, aldi berean, kontzejuak osatzen dituzte:

  • Berantevilla, herri nagusia eta udalburua.
  • Lacervilla
  • Mijancas
  • Santa Cruz del Fierro, ondoko Zanbrana udalerriaren barnean kokatua.
  • Santurde
  • Tobera
  • Lacorzanilla

Beste bi herrigune txiki ere baditu: Escanzana eta Lacorzanilla; horiek Berantevilla kontzejuaren menpe daude.

 

Más información en : www.berantevilla.es

 

Herriaren Diagnosia

Bergara Gipuzkoan aurkitzen den herria da eta orain dela gutxi Euskadi Lagunkoiara atxiki dena. 

Informazio gehiagorako: www.bergara.eus

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Busturialdea- Urdaibai.

Biztanle kopurua: 16.861 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: 22,33% (3.765 personas)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: 7,37% (1.243 personas)

Atxikimen data: 2016ko azaroa.

Diagnosia: momentu honetan herritarren arteko bilerak egiten ari dira eta galdera orriak banatu dituzte.

Bilbo Euskadi Lagunkoia sarera 2016. urte hasiera atxiki zen Donostia eta Gasteizekin batera. 

Ángel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuordeak, eta Gorka Urtaranek, Eneko Goiak eta Juan Mari Aburtok –Gasteiz, Donostia eta Bilboko alkateak, hurrenez hurren– hiru hiriburuek Euskadi Lagunkoia Sarearekin bat egiteko atxikimendua sinatu zuten Lakuan. 

Informazio gehiagorako: www.bilbao.eus

Donostia Euskadi Lagunkoia sarera 2016. urte hasiera atxiki zen Bilbo eta Gasteizekin batera. 

Ángel Toña, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuordeak, eta Gorka Urtaranek, Eneko Goiak eta Juan Mari Aburtok –Gasteiz, Donostia eta Bilboko alkateak, hurrenez hurren– hiru hiriburuek Euskadi Lagunkoia Sarearekin bat egiteko atxikimendua sinatu zuten Lakuan. 

Informazio gehiagorako: www.donostia.eus

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Duranguesado.

Biztanle kopurua: 29.031 biztanle.

65 urte baino gehiagoko portzentaia: %18,07 (5.246 pertsona)

80 urte baino gehiagoko portzentaia: %6,10 (1.771 pertsona)

Atxikipen data: 2016ko azaroa.

Diagnosia: 180 galdera orri eta 10 talde sortu ziren 80 pertsonek parte-hartu zutelarik.  

Lagunkoitasun plana: Durangoko diagnosia 2015ean bukatu zen eta orain "2016-2018" Akzio Plana martxan jartzen ari dira. 

Ekimen esanguratsuenak: Durangok herriko helduenei zuzenduriko hainbat programa dauzka, kolektibo heterogeneo honek dituen behar ezberdinei erantzun egokia bilatzen saiatzen dena. Programen artean ondorengoak dira esanguratsuenak: "Zahartze aktiborako programa"; "Nagusiak 8.0", helduen autonomia bultzatzen saiatzen dena; "Lagunkide programa", laguntza ekimenak aurrera eramateko; eta "esperientziaren institutua", esperientzien formakuntza eta partekatzera bideratua. 

Herriaren Lagunkoitasun Plana

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Busturialdea.

Biztanle kopurua: 845 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %25,80 (218 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %9,82 (83 pertsona)

Eibar Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Eibar 22km2ko Gipuzkoako hiri bat da. Eibar beti izan da hiri esanguratsua historian zehar, eskualdeko ekonomia eta kulturan zerikusi handia izan duena. Bost auzo ditu: Otaola, Aginaga, Arrate, Mandiola y Gorosta; baserri, basilika eta ermita garrantzitsuekin. 

Euskadi Lagunkoian aurrera eramaten ari den faseen barruan, diagnosia bukatzen ari da egindako bilerekin eta inkesten azken fasean aurkitzen da. 

 

Erriberagoitiak 2013ko azaroan egin zuen bat Euskadi Lagunkoia programarekin
Erriberagoitiako Udala 2013ko azarotik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Erriberagoitia Lagunkoiaren helburua bertako biztanle guztien artean udalerriko auzoak eta inguruak hobetzea da, adineko pertsonak eragile nagusi gisa hartuta.

Udalerria Añanako Kuadrillaren barnean dago eta 26 herrik osatzen dute (guztira, 600 biztanle).

Informazio gehiago: www.cuadrilladeanana.es/ralta

Eskoriatza Euskadi Lagunkoiara 2014ko azarotik atxikita dagoen herria da. Jubilatuen egoitzatik diagnosiaren fasean lanean ari dira. 

Informazio gehiagorako: www.eskoritza.eus

 

Gaubeak 2013ko abenduan egin zuen bat Euskadi Lagunkoia programarekin
Gaubeako Udala 2013ko abendutik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Gaubea Lagunkoiaren helburua bertako biztanle guztien artean udalerriko auzoak eta inguruak hobetzea da, adineko pertsonak eragile nagusi gisa hartuta.

Gaubea probintziaren hego-mendebaldean kokatutako landa udalerri zabal bat da, eta muga egiten du Burgos probintziarekin. Udalerriak hainbat kontzejutan antolatutako 30 herrixka barne hartzen ditu. Dena den, historikoki, Gaztelako eliza jaurerria izan zen, eta bertako hiriburu historikoa Valpuesta zen (Burgos).

Informazio gehiago: www.valdegovia.com

Herriaren Diagnosia

Getxo, Bizkaiko probintzian aurkitzen den herria, 2016ko ekainaren 23an atxiki zen Euskadi Lagunkoia Sustraietik ekimenera.

Bizkaian biztanle gehien dituen (80.000 biztanle) hirugarren udalerririk handiena da. Getxo Ibaizabal ibaiaren kanpoaldean aurkitzen den Abrarantz ibai-ahoan aurkitzen da. Itsasoa bere osotasunean bizi duen udalerria da; hareatzak, itsasertzeko paseo luzeak eta labarrak dauzka. Lehen mailako ekipamendu eta baliabide turistikoez hornitua dago, esate baterako, Bizkaiko Zubia “puente colgante” bera. Munduko zubi garraiatzailerik zaharrena da eta UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatu duen bakarra. Bestetik, Getxoko Kirol Portua, itsasoko turismorako sarbidea eta Algortako portu zahar tradizionala dauzka.

Horrez gain, hirigintza atsegina dauka, arkitektura berezia. Horren ezaugarri dira Euskal Herrian XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran eraiki ziren Europako hainbat estilotako jauregi eta luxuzko etxeen arkitekturaren edertasuna.

Informazio gehiagorako: http://www.getxo.eus/

Hondarribia 2013ko azaroan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari.

Hondarribiko Udala azarotik dago Euskadi Lagunkoia programari atxikita. Hondarribia Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu auzotar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta.

Gutxi barru, herriko alkate Aitor Kerejetak aurkezpen publikoa egingo du. Bere hitzetan, “funtsezko” proiektua da eta Hondarribiko “eragile eta belaunaldi guztiek” parte hartu behar dute.

Herrian lagunkoitasuna sustatzeko lanean adineko hondarribiarrak eragile izango direlako premisa oinarritzat hartuta, 2013ko abenduan Euskadi Lagunkoia proiektua aurkeztu zen Kasino Zaharrean (herriko zahar etxean). Lagunkoitasunari buruzko galdera-sorta banatu zen, adinekoentzat lagunkoitasuna zer den jakiteko eta Hondarribia gero eta lagunkoiago nola bihurtu ikusteko.

Alardea, hondarribiarren harribitxia
Hondarribiko Alardea, 1639az geroztik urtero irailaren 8an egiten dena, funtsean, Guadalupeko Ama Birjinari eskerrak emateko botoaren urteroko berriztapena da. Boto hori 1638an, 30 urteko gudaren barruan, hiria 69 egunez frantsesek inguratuta egon ondoren setioa amaitu izana eskertzeko egin zitzaion. Botoa ez da Alardera bakarrik mugatzen; Guadalupeko Ama Birjinaren omenezko bederatziurrenarekin hasi eta irailaren 10ean amaitzen da, setioan hildako guztien oroitzapenezko elizkizunarekin.

Ospakizun horiek guztiak Hondarribiko herriak sakontasunez sentitu eta bizitzen dituen kultur adierazpena dira.

Informazio gehiago www.hondarribia.org webgunean

Idiazabalgo Udala Euskadi Lagunkoia Sustraietatikera 2014ko ekainean batu zen.

Horrela jaio zen Idiazabal Lagunkoia. Herrian ekimen lagunkoiekin hasiko du ikastaro berria herri honek. Emango duten lehen pausoa ekimenak zertan datzan herritarrei komunikatzea izango da. 

Gaztaren mamia

2212 biztanle ditu herrigunea, Urtsuaran auzoa eta hainbat baserritan banatuta. 

Idiazabal ezaguna da izen berbera duen gaztarengatik. 

Idiazabal herriko web orria

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Arratia-Nervión.

Biztanle kopurua: 4.194 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %18,34 (769 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %5,17 (217 pertsona)

Diagnosia: Igorren lan taldea sortu ondoren herri topaketekin hasi dira. 

Lantaldea:

igorre grupo de trabajo

 

Irun 2016ko uztailean atxiki da eta irailean hasiko da diagnosi fasearekin. 

Iruña Okak 2013ko azaroan egin zuen bat Euskadi Lagunkoia programarekin
Iruña Okako Udala 2013ko azarotik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Iruña Oka Lagunkoiaren helburua bertako biztanle guztien artean udalerriko auzoak eta inguruak hobetzea da, adineko pertsonak eragile nagusi gisa hartuta.

Iruña Oka udalerria Añanako Kuadrillaren barnean dago; zehazki, eskualdea osatzen duten 10 udalerrien artean biztanle gehien dituena da (eskualdeko biztanle guztien (8.442 bizt.) % 32,4 Iruña Okan bizi dira). Iruña Oka 1976an sortu zen, Iruña (Araba) (Billoda eta Tresponde) eta Langraiz Oka (Langraiz Oka, Olabarri eta Mandaita) udalerriek bat egin zutenean. Oka

Informazio gehiago: www.irunadeoca.eu

Herriaren Diagnosia

Probintzia: Gipuzkoa.

Eskualdea: Tolosaldea.

Biztanle kopurua: 1.785

65 urtetik gorakoen portzentaia: %9,92 (177 pertsona)

80 urtetik gorakoen portzentaia: %2,46 (44 pertsona)

Atxikimen data: 2015eko urria

Diagnosia: 2015eko urri eta azaro bitartean galdera orriak jaso ziren, 55 guztira (11 gizon eta 37 emakume). Modu berean, lantalde bat sortu da, hilabetero Jubilatuen etxean elkartzen direnak programako arlo ezberdinak jorratzeko. 

Momentu honetan lagunkoitasun diagnosia garatzen ari dira, ondoren Akzio Plana martxan jartzeko. 

Lantaldea:

irura grupo de trabajo

 

Kanpezu Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Udalerria Araban kokatzen da eta kontseiluak osatzen dituzten bost herri-erakundek osatzen dute: Antoñana, Bujanda, Orbiso, Oteo y Santikurutze Kanpezu.

Herriaren weborria: http://www.campezo.eus/

 

KUARTANGO

Kuartangok 2013ko azaroan egin zuen bat Euskadi Lagunkoia programarekin Kuartangoko Udala 2013ko azarotik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Kuartango Lagunkoiaren helburua bertako biztanle guztien artean udalerriko auzoak eta inguruak hobetzea da, adineko pertsonak eragile nagusi gisa hartuta.

Udalerria hogei herrik osatzen dute, eta 10 kontzeju barne hartzen ditu:

  • Anda (47 biztanle). Kontzeju honek 3 herri barne hartzen ditu:
    • Anda (24 biztanle).
    • Andagoia (19 biztanle).
    • Katadiano (4 biztanle).
  • Aprikano (19 biztanle).
  • Etxabarri-Kuartango (18 biztanle).
    • Tortura herria barne hartzen du (6 biztanle).
  • Jokano (34 biztanle).
  • Luna (37 biztanle). Kontzeju honek 4 herri barne hartzen ditu:
    • Artxua (10 biztanle).
    • Arriano (8 biztanle).
    • Gillarte (6 biztanle).
    • Luna (13 biztanle).
  • Marinda (29 biztanle). Kontzeju honek 5 herri barne hartzen ditu:
    • Iñurrieta (1 biztanle).
    • Marinda (1 biztanle).
    • Santa Eulalia edo Ondokolanda (16 biztanle).
    • Urbina Basabe (2 biztanle).
    • Villamanca (10 biztanle).
  • Sendadiano (21 biztanle).
  • Urbina Eza (17 biztanle).
  • Uribarri-Kuartango (12 biztanle).
  • Zuhatzu-Kuartango (116 biztanle). Hau da udalburua.

Informazio gehiago:

www.kuartango.org

Herriaren diagnosia

Lantaronek 2013ko urrian egin zuen bat Euskadi Lagunkoia programarekin
Lantarongo Udala 2013ko urritik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Lantaron Lagunkoiaren helburua bertako biztanle guztien artean udalerriko auzoak eta inguruak hobetzea da, adineko pertsonak eragile nagusi gisa hartuta.



Udalerria 12 herrik osatzen dute:

Informazio gehiago:

www.aytolantaron.com

Herriaren diagnosia

 

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 7.533 biztanle

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %17,44 (1.314 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %4,05 (305 pertsona)

Atxikimen data: 2017ko martxoa

Diagnosia: Orain dela gutxi atxiki denez, oraindik talde eragilea osatzen ari dira, diagnosia martxan jartze aldera, herritarrekin bilerak eginez eta lagunkoitasun galdera orriak banatuz. 

Legazpi Euskadi Lagunkoi Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Euskadi Lagunkoian aurrera eramaten ari den faseen barruan, diagnosiaren hasieran daude. 

Ordizia 2013ko martxoan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari

Ordizia Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu ordiziar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta.

Jada egin dira zenbait kanpaina, besteak beste, honako hauek: “Herritarren topaketa”; Ordizia Lagunkoiak herriko boluntarioen azokan parte hartzea; eta udalerriko kaleetan kartelak itsastea, ordiziarrek lagunduta.

Informazio gehiago: www.ordizia.eus

Herriaren Diagnosia

Orioko Udala 2013ko martxoan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari.
Orio Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu oriotar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta. Jada egin dira zenbait kanpaina, besteak beste, honako hauek: berriki, Orioko dendariei eta ostalariei zuzendutako prestakuntza ikastaroa, beren establezimenduak gune lagunkoi bihurtzeko.

Orain arte gauzatutako beste ekintza batzuk: herriko zahar etxean lagunkoitasunari buruzko galdera-sortak biltzea; adinekoek eta Orioko Ikastolako ikasleek belaunaldien arteko topaketa egitea; Goiko Kaleko jaietan modu aktiboan parte hartzea; etab.

Arrantza eta arraun herria
Orio arrantza tradizioko kostaldeko udalerria da. Hainbat euskal artista ospetsuren jaioterri izateagatik (besteak beste, Jorge Oteiza eta Benito Lertxundi) eta arraun tradizio handiagatik da ezaguna.

Tradizioz Orioko ekonomia itsasoari lotuta egon da. Arrantza eta ontzigintza, nekazaritzarekin batera, herriko jarduera ekonomiko nagusiak ziren. Gaur egun, turismoa, zerbitzu sektorea eta industria dira tokiko ekonomiaren eragile nagusiak.

Biztanle kopurua handitzen
2013an Oriok erroldatutako 5.524 biztanle zituen, 2005ean baino ia mila gehiago (4.643). Biztanle kopurua handituz doa, udalerrian ongizatea eta bizi kalitatea areagotu egin baitira, bistakoa den bezala.

Informazio gehiago: www.orio.eus

Herriaren Diagnosia

Ormaiztegi herri gipuzkoarra 2016ko maiatzean egin zuen lehen topaketa eta irailean jarraituko du dinamika honekin. 

 

Probintzia: Bizkaia.

Eskualdea: Gran Bilbao.

Biztanle kopurua: 46.043 habitantes.

65 urte baino gehiagokoen portzentaia: %22,64  (10.425 pertsona)

80 urte baino gehiagokoen portzentaia: %7,42 (3.416 pertsona)

Atxikipen data: 2017ko maiatza

Diagnosia: Orain dela gutxi atxiki denez, oraindik talde eragilea osatzen ari dira, diagnosia martxan jartze aldera, herritarrekin bilerak eginez eta lagunkoitasun galdera orriak banatuz. 

Urnieta 2015eko martxoan atxiki zen Euskadi Lagunkoiara. 

Diagnosiaren fasean lanean jarraitzen du eta hurrengo hilabeteetan inkesta orrien banaketarekin hasiko dira. 

Urretxu herri gipuzkoarra 2015eko urrian gehitu zen Euskadi Lagunkoiaren sarera. 

Inkesten bilketarekin bukatu dute eta baita lorturiko datuen analisiarekin ere. Aurki topaketekin hasiko dira. 

Zaldibia herri goierritarra 2016 urtean atxiki zen Euskadi Lagunkoia ekimenera. Irailean diagnosi fasearekin hasiko da, behin talde eragilea sortua dagoenean. 

Zanbrana 2013ko azaroan atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoia programari

Zanbranako Udala 2013ko azarotik dago Euskadi Lagunkoia programaren barnean. Zanbrana Lagunkoiak udalerriko auzoak eta inguruneak hobetu nahi ditu zanbranar guztien laguntzarekin, adinekoak eragile nagusitzat hartuta.

Udalerria Añanako Kuadrillaren barnean dago; lau herrigune ditu eta Zanbranan daude bertako zerbitzu gehienak, udaletxea barne.

Inglares ibaia igarotzen da udalerritik. Ibai hori Arabako Mendialdeko (ekialdetik mendebaldera, Kodes, Kantabria eta Toloño mendilerroek osatua) hegoaldeko mendietan sortzen da, zehazki, Pipaonen. Bere ibilbidean zehar, ibai honetako ura Pipaon, Urizaharra, Herrerias, Bergantza, Ozio, Vallejo, Santikurutze eta La Venta udalerrietatik igarotzen da. Ibai honen ibilbidean barrena daude kokatuta Zanbrana udalerria osatzen duten herriguneak.

Informazio gehiago: www.ayuntamientodezambrana.com

Diagnóstico del Municipio

Zarautz Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmora atxikitu berri da. Beraz, hemendik aurrera lagunkoitasuna sustatze aldera hainbat ekimen gauzatuko dituzte herri honetako bizilagunek.

Zarautz Gipuzkoako kostaldean aurkitzen den hiria da. Historikoki garrantzitsuak diren hainbat monumentu dauzka hirigunean. 

Euskadi Lagunkoiako faseen barruan, diagnosiarekin hasi berri da. 

Provincia: Gipuzkoa.

Comarca: Urola Costa.

Nº de habitantes: 3.734 habitantes.

Porcentaje mayores de 65 años: 18,61% (695 personas)

Porcentaje mayores de 80 años: 6,59% (246 personas)

Fecha de adhesión: Mayo del 2016.

Diagnóstico: actualmente se encuentran en la fase de desarrollo de encuentros ciudadanos.

Grupo de trabajo

zestoalagunkoia

Probintzia: Gipuzkoa.

Eskualdea: Urola Garaia

Biztanle kopurua: 9.918 pertsona

65 urtetik gorakoen portzentaia: %23,81 (2.361 pertsona)

80 urtetik gorakoen portzentaia: %8,36 (829 pertsona)

Atxikimen data: 2013ko martxoa.

Diagnosia: Diagnosia egiteko 378 galdera orri (120 gizon eta 266 emakume) eta egin ziren 2 bileretatik jasotako informazioa erabili ziren, bileretan 64 pertsonek parte-hartu zuten.

Lagunkoitasun plana: Diagnosia 2014ko abuztuan bukatu zen eta 2016an zehar Akzio Plana jarri zen martxan. 2016ko abenduan herritarrei aurkeztu zitzaien. 

Ekimen esanguratsuenak:

2017an zehar, Zumarragak adin ezberdinen arteko ekimenak eramango ditu aurrera, 6 eta 12 urte bitarteko haur, 13 eta 15 urte bitarteko gazteekin, herriko elkarteen parte-hartzearekin batera. 

Santa Luciako argazki lehiaketa azpimarratzekoa da, Zumarraga eta Urretxuko udalek kudeatzen dutena, zahartzaroari buruzko irudi positiboa azaldu nahi dutenak, prejuizioak alde batera utziz. 

Bestalde, "Ondarea" eta "Establezimendu lagunkoiak" programak garatzen ari dira. 

Herriaren Diagnosia

Lagunkoitasun plana

Taldelana: 

zumarraga grupo de trabajo

Informazio gehiago: www.zumarraga.net