Abadiño Lagunkoia proiektuan foku-taldeak egiten ari diren diagnostiko lanek aurrera dihardute. Joan den azaroaren 29an 3.bilera ospatu zen, oraingo honetan Matienako Errota Kultur Etxean.

Eta han elkartu ginen berriz ere, eguraldi zakarrari aurre eginez, berrogei pertsonatik gora, ohiko lau lan-mahaiak osatuz. Bertan, talde desberdinak garraioaz eta etxebizitzaz hitz egiten jarraitu genuen, horiek dira eta momentu honetan jorratzen ari garen arloak.

Gero etorriko da azterketa hauen ondorioak ateratzeko eta batera-jartzeko unea. Momentuz, mahai desberdinetako dinamizatzaileek iritzi guztiak jasotzen dituzte, eta horretan diharduten Marakako -prozesuan laguntzen digun enpresa- teknikariek lan bikaina egiten ari direla esan behar.

Saio hauetan, azpimarragarria iruditzen zaigu ikusten ari garen elkarrizketa giro atsegina, iritziak askatasun osoz jartzen direlarik mahai gainean, guztion irizpideak errespetu osoz kontuan hartuz. Eta honela, apurka-apurka gure herriaren irudi osoago bat edukitzen ari gara, denon ekarpenak entzunez.   

Bestalde, oraingo honetan Garaiko pertsona bi ere gurekin izan ditugula nabarmendu behar, ikusle gisa. Aurretik, herri horretako nagusiekin batzar bat izan genuen “Hiri Lagunkoiak” proiektuari buruz hitz egiteko, eta berau Abadiñon nola ari garen garatzen azaltzeko. Datorren urtean Garai ere proiektuan murgildurik egotea espero dugu. Momentuz bileran gustura eta eroso egon zirela eta, datorrenera ere etorriko direla agindu digute, berau datorren Abenduaren 13an ospatuko dugularik, Abadiñoko San Trokaz Nagusien Elkartearen aretoetan.     

 

Beste batzuren artean, hurrengo helburu gisa, Abadiño Lagunkoiaren Talde Motorrak zera planteatzen du, Abadiñoko auzo desberdinetan beste bilera berezi bi egitea, ohikoetan parte hartzeko zailtasunak dituzten pertsonekin. Lehenengoa Mendiolan izango da, auzoko lehengo eskoletan, Abenduaren 20an, 17:00etan. Honez gain, Marakako teknikariak dagoeneko Nagusilan proiektuan parte hartzen duten 80 urtetik gorako pertsona batzuk ere elkarrizketatu dituzte. Abadiño Lagunkoia proiektuak aurrera dihardu, abiadura onean, 2017rako aurreikusten  genituen helburuak betez eta datorren urtean ere aurrera jarraitzeko gogoz.

Comentar
No estás autorizado para comentar. ¡ REGÍSTRATE !

bbpp web cas

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina

En noviembre celebraremos las comisiones territoriales

Durante el mes de noviembre celebraremos las comisiones territoriales en los tres territorios históricos. 

Conoce Can 70, la vivienda cooperativa sénior

 

El próximo 4 de octubre contaremos con la participación de los miembros la vivienda cooperativa sénior Can 70. Se trata de un modelo de vivienda cooperativa para personas mayores que incluye espacios privados para cada unidad de convivencia y espacios compartidos. Nace de la inquietud de mujeres y hombres que se plantean una vejez activa que pone en el centro los cuidados y la convivencia.