Abadiño Lagunkoia proiektuaren barruan foku-taldeen bostgarren bilera ospatu da urtarrilaren 10ean, Matienako Errota Kultur Etxeko aretoetan.

Ohikoa denez, berrogei bat pertsona bildu dira lau lantaldetan banaturik. Hasteko, Marakako teknikariek dinamizaturik, bere analisirako Abenduan banatu zen dokumentuaren zirriborroaren inguruan sortutako oharrak eta ekarpenak elkar trukatu dira. Gogoratu dokumentu horretan orain arteko bileretan izandako ekarpenak biltzen direla,  jorratu diren lau arloen inguruan: Aire zabaleko espazioak eta eraikinak, Garraioa, Etxebizitza, Erkidego babesa eta osasun zerbitzuak.

Errepaso eta analisi honen ondoren, lantalde batzuk aurreko bileran guztiz amaitu gabe gelditu zitzaien Etxebizitzaren gaia amaitzeari ekin diote eta era berean, jorratutako azken arloa borobildu da, hau da, Erkidego babesa eta osasun zerbitzuak deritzona.

Honekin, diagnostikoaren lehen zatia amaitutzat ematen da, hurrengo saioetan bigarren fase honetarako gelditzen diren beste lau arloak lantzen hasiko garelarik, hau da, Errespetua eta gizarteratzea, Gizarte partaidetza, Komunikazioa eta informazioa, Hiritarren partaidetza eta enplegu aukera, eta era berean diagnostikoaren erabateko dokumentua eta beroni dagokion ekintza planari forma ematen joango garelarik. 

Bestalde, zera jakinarazi zen, Mendiola auzunean ospatutako bileran interes handia sortu zela, eta baita ikuspegi desberdinak ere, orain artekoekin alderatuz, hirigune nagusietatik aldenduta dauden guneetan bizitzeak problematika desberdinak sortzen bait ditu sarritan. Gogoratu bilera hau ohikoetara etortzea zaila egiten zaien auzokide nagusiei zuzendua zegoela, bertan Abadiño Lagunkoia proiektua azaltzeaz gain, aztertzen ari garen gaiei buruz dituzten iritziak ere jasoko asmoarekin. Aurreikusi bezala, antzeko bilera ospatuko da Gaztelua auzoan ere, eta Gerediagan ere beste horrenbeste egitea aztergai dago.  

Foku-Taldeen hurrengo saioa Urtarrilaren 31n izango da, San Trokaz Nagusien Elkartearen aretoetan, arratsaldeko 17etan ohi den bezala.

Comentar
No estás autorizado para comentar. ¡ REGÍSTRATE !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina

Apúntate al World Café de Eibar, ¡mejoremos los Centros Sociales de personas mayores!

El lunes, 28 de noviembre, celebraremos el primer World Café en Erandio (completo), y el segundo, en Eibar, el próximo viernes 2 de diciembre, de 10:00 a 13:30. En Portalea Kultur Etxea. Bista Eder, 10.

Reto para el 2023: Promover la participación social y la ciudadanía activa

Desde el equipo de Euskadi Lagunkoia queremos agradecer a todas las personas asistentes a la celebración de la Comisión Territorial de Gipuzkoa, Araba y Bizkaia.

Comparte tus opiniones y experiencias sobre el grado de amigabilidad de tu municipio rellenando este cuestionario.

¡¡¡ANÍMATE!!!