Abadiño Lagunkoiaren Talde Motorra Udalbatzako hirigintza eta gizarte ongizatea batzordeetako ordezkariekin bildu zen apirilaren 9an, proiektu honetan 2017 urtean zehar egindako lana biltzen duen txostena aurkeztu eta entregatu asmoz.

 

Inoiz azaldu dugun bezala, uda ondoren foku-taldeak biltzen hasi ginen,  lan saio desberdinak ospatuz diagnostiko fasea burutu asmoz. Urte horretan Vancouver-eko  protokoloan proposatzen diren zortzi arloen arteko lau jorratu genituen: Aire zabaleko espazioak eta eraikinak, Garraioa, Etxebizitza, Erkidego babesa eta osasun zerbitzuak.

Diagnostiko fase honetan aurrera egin ahala udal ordezkariekin harreman  estuagoa mantentzea komeni zela ikusi genuen, 2019an burutu nahiko genukeen Ekintza Plana kontuan izanik batez ere. 

 

Helburu horrekin eta zinegotziei parte hartzaileen aurkezpena egin ondoren, ordura arte harreman zuzenik ez zela egon kontuan izanik, talde motorreko ordezkariok Hiri Lagunkoien proiektuaren deskribapena egin genuen eta ondoren Abadiñon burututako diagnostikoaren emaitzak azaldu, bertan parte hartu duten talde desberdinen hausnarketak biltzen direlarik: foku-taldeetakoak alde batetik baina baita burutu diren  beste hainbat bilera osagarrietakoak ere, hala nola zerbitzu hornitzaile eragileekin, Mankomunitate eta Udal teknikariekin, 80 urtetik gorako partaideekin, eta Abadiñoko landagune batzutako auzokideekin.

 

Udalbatza osatzen duten hiru talde politikoetako ordezkariek egindako lanarekiko interesa aurkeztu zuten eta proiektuaren informaziora era zuzenean sarbidea izan nahiko luketela adierazi. Hau dela eta, 2018an zehar bilera gehiago burutzea adostu zen, ekainean eta irailean hain zuzen, eta bestalde foku-taldeen elkar komunikaziorako erabiltzen dugun WhatsApp taldean ordezkari hauek ere gehitzea. Gure aldetik ere udalaren web orrian proiektu honetarako toki bat erreserbatu eta prestatzea eskatu genuen, gure ekintzen berri emateko, horretarako udaleko informatikoarekin hitz egitekotan gelditu zirelarik. 

Laburbilduz, Abadiño Lagunkoia proiektuarentzat harreman positiboa izan zela deritzogu, udalbatzarekin beharrezko dugun harremana gehiago sendotuz. 

Comentar
No estás autorizado para comentar. ¡ REGÍSTRATE !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

Abadiño - "Queremos optimizar los recursos, no gastar más, sino que mejor"

 

Abadiño Lagunkoia es un grupo que marca estilo, lo lleva haciendo desde su adhesión en el año 2017. Se trata de personas que se han involucrado de lleno con la amigabilidad teniendo un impacto directo en el municipio y sus habitantes. 

Jose Mari Macías, miembro del grupo motor, nos aporta las claves.

Antzuola - Antzuola avanza en la inclusión de personas en riesgo de exclusión social desde la participación en la comunidad

 

El encuentro ha tenido lugar a través de la plataforma Lagunsarea de Euskadi Lagunkoia, donde representantes de diversos municipios adheridos han participado. Pilar Etxaniz, miembro de Antzuola Lagunkoia, ha explicado los grandes avances que han realizado con el proyecto que iniciaron en el año 2020, para combatir la soledad no deseada y la exclusión social de personas en situación de vulnerabilidad en Antzuola. 

Comparte tus opiniones y experiencias sobre el grado de amigabilidad de tu municipio rellenando este cuestionario.

¡¡¡ANÍMATE!!!