Maiatzaren 30ean, Abadiño Lagunkoiak, proiektuaren ikasturte-bukaera dela eta ekintza berezi bat antolatu zuen. Kasu honetan, aukeratutako tokia Abadiñoko Gerediaga auzoko Bizkaiko Batzar Nagusien  egoitza izan da. Benetan leku atsegingarria eta polita gure jardunaldirako.

Bertan proiektuko berrogeitamar batek parte hartu dute eta han izan ditugu alkatea eta udala osatzen duten hiru alderdi politikoetako hainbat ordezkari eta Mankomunitateko gizarte-ongizateko ordezkari bat ere. 

Ekintza honetan talde motorreko pertsona bik Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) babestutako Hiri Lagunkoiak proiektuaren planteamendua eta gure kasuan jarraitu ditugun faseak gogorarazi dituzte hasteko, berau Udaleko osoko bilkuran aho batez onartua izan zela azpimarratuz, eta ondoren, orain bukatzen dugun diagnostiko fase honetan ondorioztatutako emaitza garrantzitsuenak azaldu dituzte

Laburpen horretan azaltzen joan diren proposamenak eta oharrak jorratzerakoan, honako hau ere azpimarratu da hain zuzen, foku-taldeetako bileretan parte hartu duten pertsonen iritziz argi dagoela egin dugun herriaren argazkian era askotako betebeharrak daudela, batzuk zailak ez direnak azkar betetzeko eta beste batzuk hain errazak ez direnak. Orain, bildutako material horrekin erabateko diagnostiko txostena burutzea falta zaigu, berau Urriak 1 inguruan jendaurrean aurkezteko asmoa dugularik, egun hori OMEk Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna izendatu duela kontuan izanik. Eta diagnostiko hori aurkeztu ondoren, udalarekin batera Ekintza Plan bat burutuko dugu, beronen ezarpena 2019. urtean hastea gustatuko litzaigukeelarik.

Azalpena bukatzeko, Apirilaren 25ean gure herriko puntu lagunkoiak eta ez-lagunkoiak ikustarazteko foku-taldeetan herrian zehar egin genuen ibilbidean ateratako argazkiekin osatutako bideo bat aurkeztu da. Datozen egunotan zabalduko dugu bideo hau sare sozialetan eta era berean udaleko zinegotziei ere helduaraziko diegu. 

Azkenik, Gerediagako ermita zin-hartzailearen atarian eman diogu amaiera ekintza honi, lunch eder batekin. 

Honako hau ere azpimarratu nahi genuke: ekintza honen antolaketa Abadiño Lagunkoia osatzen dugun adineko pertsonen elkarlanean oinarritu dela batez ere, WhatsApp-en dugun taldearen bidez gai izan garelako lanak banantzeko eta aurkezpenerako eta luncherako beharrezko ziren osagai guztiak biltzeko, ezer falta ez delarik.  

Argi dago Marakaren laguntza ere ezin dugula ahaztu egun honetan, batez ere datu jasoerari eta aurkezpenean erabilitako diapositibak lantzeari dagokionean, eta ezta Udalarena eta bere Kulturako teknikariarena ere, beti laguntzeko prest egon direlarik, aretoa eta beharrezko genuen azpiegitura gure eskuetan jarriz. Guzti hauei gure eskerrik beroenak. 

Ekintza honekin amaiera ematen diogu foku-taldeen lanari diagnostiko fase honetan, bertan argi ikusi delarik, bileretan eta proiektuaren alde egindako ahaleginetan, Abadiñoko adineko pertsonen ahalmenak eta gaitasunak kontuan hartzekoak direla, beraien eta herriaren bizi baldintzak hobetzeko aurrera bota den proiektu liluragarri honetan frogatu den bezala. Hilabete hauetan elkarrekin egindako lan honi esker laster Abadiño Lagunkoiago bat espero dugu denon partaidetzarekin.2018-05-30. Abadiño Lagunkoiaren ikasturte-bukaera ekintza

Comentar
No estás autorizado para comentar. ¡ REGÍSTRATE !

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

logo lagunsarea 05

captcha 

Pegatina

Abadiño - "Queremos optimizar los recursos, no gastar más, sino que mejor"

 

Abadiño Lagunkoia es un grupo que marca estilo, lo lleva haciendo desde su adhesión en el año 2017. Se trata de personas que se han involucrado de lleno con la amigabilidad teniendo un impacto directo en el municipio y sus habitantes. 

Jose Mari Macías, miembro del grupo motor, nos aporta las claves.

Antzuola - Antzuola avanza en la inclusión de personas en riesgo de exclusión social desde la participación en la comunidad

 

El encuentro ha tenido lugar a través de la plataforma Lagunsarea de Euskadi Lagunkoia, donde representantes de diversos municipios adheridos han participado. Pilar Etxaniz, miembro de Antzuola Lagunkoia, ha explicado los grandes avances que han realizado con el proyecto que iniciaron en el año 2020, para combatir la soledad no deseada y la exclusión social de personas en situación de vulnerabilidad en Antzuola. 

Comparte tus opiniones y experiencias sobre el grado de amigabilidad de tu municipio rellenando este cuestionario.

¡¡¡ANÍMATE!!!