Abadiño Lagunkoia proiektuaren fase berrian ilusio handiz ari dira lanean Abadiñoko adineko pertsonak. Talde motorrak diseinatu duen plangintzak saio berri batean bildu gaitu, ekintza-plana idazten hasiak diren diseinu-taldeak elkartuz.

Fase honen hasieratik lan-saioak prestatzea eta horien koordinazioa, aurrekoetan aipatu izan dugun bezala, Talde Motorra osatzen duten pertsonek hartu dute bere gain, diagnosi-fasean parte hartu zuten beste batzuen laguntzarekin, baina beste enpresa edo teknikarien bitartekotzarik gabe. Interesgarria iruditzen zaigu hau azpimarratzea, orain arte behintzat erantzuna ematen ari gareneko erronka garrantzitsua baita. Horrek ilusioz betetzen gaitu bide horretan gogotsu jarraitzeko.

Saio honekin, bost taldeek dagoeneko amaitu dute Vancouverreko Protokoloan azaltzen diren zortzi arloetako proposamenak aztertzea eta finkatzea. Berrikuspen honek hasierako proposamenen idazketa hobetzeaz gain, berri batzuk txertatzea ere ekarri du, dokumentuan inplizituak baziren ere, ez bait ziren idazkera horretan zehatz adierazten.

Hurrengo bilkura maiatzaren 9an egingo da, arratsaldeko 18: 00etan, San Trokaz Nagusien Elkarteko lokaletan, eta bost diseinu-taldeek lan berri bati ekingo diote: proposamen horiek abiapuntu hartuta, Abadiñoko Udalak eta beste erakunde batzuek herria adinekoekin, eta herritar ororekin, lagunkoiagoa izan dadin egin beharko lituzketen ekintzak proposatzea. Horixe da Abadiño Lagunkoia proiektuaren parte garen pertsonok bilatzen ari garen azken helburua.

Hemen aipatu dugun bileran beste bi pertsona gehitu ziren taldera. Lerro hauek irakurri eta proiektua interesgarritzat jotzen duen orori, hilaren 9an San Trokazera gerturatu eta parte hartzeko gonbitea luzatu nahi genioke. Denak izango dira ongi etorriak.

gonbidapena_04

Comentar
No estás autorizado para comentar. ¡ REGÍSTRATE !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina

Jornada Informativa en Encartaciones - Programa de ciudades y municipios amigables con las personas mayores

 

El viernes 19 de mayo tuvo lugar la Sesión Informativa en Zalla (sala de usos múltiples de la Kultur Etxea) para la zona de Encartaciones, jornada organizada por el Consejo de Personas Mayores de Bizkaia. El objetivo fue compartir experiencias de algunas de las personas y municipios comprometidos con este proyecto, para que los municipios de Encartaciones tuvieran una primera aproximación a la amigabilidad.

Maite Lombide "Las iniciativas para fortalecer las relaciones intergeneracionales se pusieron en marcha hace unos años en Legazpi"


Maite Lombide es Concejala de Acción Social, Igualdad y Cooperación en el Ayuntamiento de Legazpi. Legazpi se adscribió a la red Euskadi Lagunkoia en noviembre de 2015. Son pioneros en sacar adelante proyectos intergeneracionales y en esta entrevista nos explica los programas que tienen en marcha.

¿Quieres ver el vídeo? Haz click aquí