Paseos_Saludables_01_01

Abadiño Lagunkoiatik programatu genuen bezala, gure herriko adinekook lehenengo ibilbide osasungarria egin dugu, mugikortasun urriko pertsonengan edo ibiltzen ohituta ez daudenengan pentsatuz.

Eta egungo osasun-egoerak sortzen dizkigun zalantzak gorabehera, 22 pertsona, 12 emakume eta 10 gizon, Traña-Matienako kaleetan zehar ibili gara, solasaldi lasaien giro atseginean. Trebeenek ibilbidea luzatu nahi zuten, baina, mundu guztiaren eskura dauden zirkuituak egitea dugula helburu argituta, ekimen polit batean parte hartu izanaren sentsazio atseginarekin amaitu dugu.

Ibilaldia amaitzean, Gizarte Ongizateko zinegotzia etorri zaigu, eta eskerrak eman dizkiogu Udalaren laguntzagatik.

Abadiño Lagunkoia barneko ibilketetarako batzordeak, Zapatila Proiektuak hain zuzen, ekimen horrekin jarraituko du datozen hilabeteetan, eta, aldi berean, gaitasun fisiko gehien duten pertsonentzako ibilbide zorrotzagoak diseinatzen jarraituko du. Ekimen berriak izango dira bultzatzen ari garen herri lagunkoiaren proiektuan.

Comentar
No estás autorizado para comentar. ¡ REGÍSTRATE !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina

Nueva Guía de Participación Social de Euskadi Lagunkoia

El reto del 2023 ha dado como resultado la publicación del monográfico "Participación social, guía para la acción" de Euskadi Lagunkoia. 

Descargar la guía

Bizkaia celebra su comisión territorial

La Comisión Territorial de Bizkaia se ha celebrado hoy, en el Palacio Euskalduna de Bilbao, con la participación 16 municipios adheridos a la red amigable Euskadi Lagunkoia.