Nire amonak Loli izena zuen. 2002an hil zen; Alzheimerrak eraman zuen gure ondotik. Oroitzapen ederrak ditut gordeak nire barruan, amona Loli paregabea baitzen niretzat, ikasteko eskolarik onena. Gogoan dut batez ere, txikia nintzenean ikastolako lagunen batekin haserretu edo gatazkaren bat nuenean bakeak egitearen garrantzia azpimarratzen zidala… edonorekin bakeak egitera behartzen ninduen! Garai hartan ez nion zentzurik aurkitzen: zer dela-eta eskatu behar nuen nik barkamena, beste pertsonak iraindu baninduen??
Gaur egun bere aholkua premisatzat hartzen dut pertsonekin harremantzeko garaian: ez eduki erreparo edo lotsarik barkamena eskatzeko, ez eta zurekin gaizki portatzen denari barkazioa emateko. Aholku honek asko lagundu dit azken urteotan. Eskerrik asko amona!!!