6a325ee1-272a-412b-aeb2-2ad4672fb5d8

Azaroaren 28an, berriz ekin diegu diseinu-taldeen jarduerei, ekainean egin genuen azkenari berriro helduz. Saio hartatik igarotako hilabete hauetan, talde motorra edo eragilea hainbat gaitan aritu da lanean: hainbat forotara joan gara, eta, horietan, gure lan egiteko moduari buruz hitz egin dugu, eta hiri lagunkoien proiektu honi buruzko gure esperientzia eta ikuspuntua eman dugu. Orain hasiko dugun fase berriari aurre egiteko metodologia diseinatzen ere aritu gara. Eta, jakina, Udalarekin ere harremanak izaten jarraitu dugu, gure zereginen eta aurrerapenen berri izan dezaten.

Orain ekin diogun lana adierazleak zehaztea da, bere garaian etorkizunean onartuak izango diren behin betiko ekintzen jarraipena egin ahal izateko.

Gainera, zeregin horrekin batera, hainbat proiektu osagarri ere martxan jartzen ari gara.

Mendi-ibilaldi eta ibilaldi lagunkoiak sustatuko dituena martxan da jada, eta 2020an errealitate izatea espero dugu. Merkataritza lagunkoia bultzatuko duena martxan jartzeko ere lehen pausoak ematen ari gara. Eta gure herriko Bigarren Hezkuntzako Institutuarekin harremanetan gaude, belaunaldi desberdinen arteko zine forum saioren bat antolatzeko. Era berean, baratze sozialen inguruko beste proiektu bat proposatu nahi diogu Udalari.

Azken batean, Abadiño Lagunkoiak aurrera jarraitzen du, ekimen honekin bat egin nahi duten gure herriko pertsona guztien parte-hartzeari irekitako proiektu gisa. Eta hasieratik bertan gaudenok era honetako proiektu batean parte hartzeak ematen duen ilusioa mantentzen jarraitzen dugu.

 

Comentar
No estás autorizado para comentar. ¡ REGÍSTRATE !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina

El Ayuntamiento refuerza Elgoibar amigable

El Ayuntamiento de Elgoibar anuncia la continuidad y fortalecimiento de su compromiso con la iniciativa Elgoibar Lagunkoia.

Julián Arrate "Nuestro objetivo siempre ha sido trabajar en auzolan"


El representante del grupo Lekitto Bedarra, Julián Arrate, ha recibido el Premio a las Buenas Prácticas en Amigabilidad 2023 en nombre de todo el equipo. El acto se ha celebrado hoy, 2 de febrero, en el salón de plenos de Lekeitio, junto a Marian Olabarrieta, Directora de Servicios Sociales del Gobierno Vasco, y Ander Aldazabal, Alcalde de Lekeitio.