Matienako1ibilbideaMartxoaren 13an ilusioz proiektu berri bati hasiera ematera gindoazen, baina COVID-19ren pandemia piztu zuen krisiak proiektu hori bertan behera uztera eta gure etxeetan konfinatzera behartu gintuen. Inoiz bizi izan ez dugun gertaera horren ondorioak oraindik pairatzen ari gara.

Baina Talde Eragilean gure jarduerei eta ilusioei berriro ekiteko garaia dela  pentsatu genuen. Eta hori egitea erabaki dugu, hain zuzen ere, dena martxan zegoenean bertan behera utzi behar izan genuen proiektu horri berriro heltzea: diseinatu ditugun ibilaldi osasungarrietariko lehena da.

Zer dira ibilaldi osasungarriak?

Luzera laburreko ibilbideak dira, aldaparik gabekoak, ibiltzeko errazak eta seguruak, edozein arrazoirengatik ibiltzen ez diren pertsonentzat pentsatuak. Gure ustez, paseatzea jarduera erraza da, atsegina, edonoren eskura dagoena ... eta doanekoa. Jarduera fisikoak, gainera, eragina du osasunaren hobekuntzan, eta erregulartasunez eginez gero, hainbat onura ditu edozein adinetako pertsonengan.

Honela ba, Uztailaren 17an, 10:15ean, Matienako Adinekoen Elkartearen lokaletik irtengo gara ibilaldi hori egiteko. Matiena auzoan zehar burutuko den ibilbidea da, oso erosoa eta edonoren eskura dagoena. Distantzia 1,8 km-koa da, desnibelik gabea eta 45 minutu inguruko iraupena da aurrikusten dena. Nahi baduzu, bilobak ekar ditzakezu. Anima zaitez!

Comentar
No estás autorizado para comentar. ¡ REGÍSTRATE !

logo lagunsarea 05

Prestakuntza Euskadi Lagunkoia

EuskadiLagunkoia LOGO COVID19 web

captcha 

Pegatina

Maite Lombide "Las iniciativas para fortalecer las relaciones intergeneracionales se pusieron en marcha hace unos años en Legazpi"


Maite Lombide es Concejala de Acción Social, Igualdad y Cooperación en el Ayuntamiento de Legazpi. Legazpi se adscribió a la red Euskadi Lagunkoia en noviembre de 2015. Son pioneros en sacar adelante proyectos intergeneracionales y en esta entrevista nos explica los programas que tienen en marcha.

¿Quieres ver el vídeo? Haz click aquí

Getxo ha organizado una variada agenda de actividades para este verano

El viernes, 19 de mayo, se abrirá el plazo de inscripción para los talleres que se desarrollarán durante los meses de junio, julio y agosto en Romo Kultur Etxea, dentro del programa de Envejecimiento Activo, Getxo Lagunkoia +60, del Ayuntamiento.